Arrigorriagako emakume idazleen topaketa

Argitalpen-data: 

Martxoaren 8a ospatzeko, Herriguneko liburutegiak tokiko idazle emakumeen topaketa antolatu du, beraiek ikusarazteko, ezagutarazteko, euren literatura-sorkuntzak zabaltzeko eta balioa nabarmentzeko, eta sorkuntza eta argitalpen prozesuaren zailtasunei buruz hausnartzeko ere bai.

Iratxe López kazetariak gidatuta, topaketa martxoaren 25ean, ostegunean, izango da, 19.00etan, Lonbo Aretoan.

Solasaldia amaitutakoan, betaratzen direnek idazleen standak bisitatzeko aukera izango dute, liburuak erosi eta sinatzeko.

Topaketa honetara joan nahi dutenek gonbidapena jaso dezakete Udal Liburutegian martxoaren 15etik aurrera. Lekua bete arte banatuko dira.