Evelyn Segura: "Pertsonengan emozioak pizten dituzunean, konpromisoa sortzen duzu"

  • Evelyn Segura:

  • DataAbenduak 3
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura

Evelyn Segura biologo eta dibulgatzaile zientifikoarekin hitz egin dugu arteek zientzia zabaltzeko duten ahalmenari buruz

Evelyn Segura biologoa eta zientzia dibulgatzailea da. Aurten Gasteizen izan da “istorioen ahalmena biodibertsitatea salbatzeko” hitzaldiarekin, Vital Fundazioak antolatutako “hitzak” zikloaren barruan. Evelynek, 2015az geroztik, La 2-en ‘¡Qué animal!’ zientzia dibulgazioko programa aurkezten du. Era berean, RNE-ren ‘El gallo que no cesa’-ra ere eraman du mirari naturalekiko grina hau, eta La Sextako ‘Aruser@s’ saioan ere hala jarraitzen du egiten astero. Gainera, ‘Adaptarse o morir, los secretos de la naturaleza para sobrevivir en el mundo animal’ liburuaren egilea da.

Segurak honela dio: “Antzinatik, gizakiok istorioen bitartez azaldu dugu gure burua. Beti izan dira gure komunikazioaren funtsezko atal bat, eta ezagutza partekatzeko, emozioak pizteko eta inspiratzeko aukera eman digute “. Bere ezagutzak transmititzeko, istorioen ahalmena erabiltzen du “sedukzio eta kontzientziazio-tresna” gisa. Animalien munduari buruzko istorioak dira, hau ulertzen eta babesten laguntzen dutenak, biodibertsitatea salba dezaketenak”.

Urtero azaroaren 10ean ospatzen den Zientziaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Go Gasteiz Kulturak berarekin hitz egin nahi izan du arteek dibulgatzaile zientifiko gisa egiten duen lanean nola laguntzen dioten jakiteko.

2021ean Gasteiz bisitatu duzu eta istorioek biodibertsitatea salbatzeko duten botereari buruz hitz egin duzu. Zer sortzen da sormena eta zientzia elkartzen dituzunean?

Batez ere sentimenduak sortzen dira. Pertsonengan emozioak pizten dituzunean, konpromisoa sortzen duzu. Botere handi batek erantzukizun handia dakarrela diote, eta hemen gauza bera gertatzen da; informazioa edo ezagutza duzunean ere erantzukizun hori duzu, eta aldaketa txiki hori emozioak piztearen bidez sortzen da.

Segur aski, zientziaren ordez artea zabalduko bazenu, “bitartekari” deituko litzaizuke. Tradizionalki, artearen “egiak” kontatzera bideratu izan da bitartekaritza, baina gero eta profesional gehiagok egiten dute publikoa galderak egitera gonbidatzearen alde, erantzunak ematera baino. Aurkitzen al duzu paralelismorik esparru zientifikoarekin?

Zientzia horretan oinarritzen da, galderak egitean, jakin-mina piztean, gauzak zalantzan jartzean eta erantzunak erabat ez ematean. Hori da zientzia mugitzen duen motorra. Duen politena da hazi eta eboluzionatu egiten duela, eta, gainera, oso zeharkakoa da; izan ere, beste zientzia edo teknologia batzuk hazten badira, galdera berriak sortzen laguntzen dute. Zientziak zientzia izaten jarrai dezan, funtsezkoa da jakin-mina eta gehiagorako gogoa inoiz ez falta izatea. Zientziak hazi egin behar du, eta beti egon behar du mugimenduan eta bere burua zuzentzen.Evelyn Segura hitzaldia baino lehen./ Endika Portillo

Zientzia publiko guztiei helarazteko ahalegin honetan, zientifikoki zorrotza ez izateko arriskua dago? Historia edo analogia boteretsu batek liluratu egin dezake, baina ez da errealitate zientifikoarekin % 100 fidela. Bada hor zientzia-dibulgatzaileek gainditu beharreko oreka bat?

Lerro fina da, ezin baitiozu inoiz zientziari huts egin. Istorioek izan dezaketen arazoa sinplifikatzeak balio duela sinestea da, gauzak askoz sinpleago esateak, eta hor zorroztasunik ezean erortzeko arriskua duzu. Jakin behar duzu zenbateraino sinplifikatu dezakezun. Era berean, kontuan hartu behar da zein publikori zuzentzen diozun zure burua, istorioak formaz edo hitzez alda baitaitezke entzuten ari zaizun publikoaren arabera. Sinplifikatu bai, baina inoiz ez huts egin egia zientifikoari, mesfidantza sortuko genuke eta. Leial eta zorrotz jokatu behar da beti.

Artea eta zientzia museoetan, ikus-entzunezkoetan, agertokietan eta abarretan daude berriro. Zure ustez, zer ekarpen egiten diote elkarri?

Elikatzen dira, bata bestearekin hazten dira. Nik beti esaten dut “arte zientifikoetan” aritzen naizela, bi munduen batasunean. Berez zientzia polita bada, are politagoa da puntu artistiko erakargarri batekin aurkezten baduzu, dibertigarria eta entretenigarria izan dadin, eta jakin-min hori sortzen badu jendearen sentiberatasuna eta emozioak kontuan hartuta. Arteak zientziatik abia daitezke daitezke mundu berriak sortzeko. Bata bestearekin are hobeak dira.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri