Ana Arsuaga: «Probak eginez heltzen diot musikari, modu apal batean»

  • Ana Arsuaga: «Probak eginez heltzen diot musikari, modu apal batean»
    Argazkia: MARIA MURIEDAS
Berria

  • DataMaiatzak 28
  • Gaia Musika

Ahotsaren indarraz eta herri musikaren moldeez baliatu da Arsuaga Verde Pratoren 'Kondaira eder hura' diskoa sortzeko. Tradizioa landu dutenengandik gertu sentitzen du bere burua.
 
Larre berdeak, zumezko aulkia, mahai zapi koadroduna. Mutil baten joatearen arrastoak pintatu ditu Ana Arsuagak (Tolosa, Gipuzkoa, 1994) Verde Prato bakarkako proiektuaren lehen diskoan. Istorio bat kontatu du zazpi kantatan, bakoitza pertsonaia baten ahotik abestuz. Unibertso berezi bat sortu du, musikazkoa eta irudizkoa, musikaria eta artista plastikoa baita: Kondaira eder hura (Plan B, Lago/Crater). Mazmorra eta Serpiente taldeetan aritu eta gero abiatu du bide berria. Soila da, sotila: ahotsak agintzen du, teklatua eta looper-a lagun.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri