Memoria eta hezkuntza lekukotzen bidez

Argitalpen-data: 

Gogora Institutuak Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartu du, terrorismoaren, indarkeriaren eta Gerra Zibilaren biktimen testigantzak bilduz.

Memoria eta hezkuntza lekukotzen bidez

Gogora Institutuak Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartu du, terrorismoaren, indarkeriaren eta Gerra Zibilaren biktimen testigantzak bilduz.

Gogora Institutuaren egoitzan Memoria eta hezkuntza lekukotzen bidez erakusketa izango da zabalik urrian zehar, terrorismoaren, legez kanpoko poliziaren indarkeriaren eta Gerra Zibilaren biktimen testigantzak bilduz.

Biktimen testigantzek duten indarra gizartearen aurrean zabaltzeko modu bat da erakusketa, bakearen, giza eskubideen eta bizikidetzaren kultura indartzeko duten boterea erakusteko, alegia. Modu horretan, Gogora Institutuak Euskadiko memoria demokratikoa berreskuratzen eta transmititzen laguntzen du. Erakusketan ikusiko diren testigantzek osatzen dute Gogoraren ikus-entzunezko memoria-funtsa. Haien ahotsen bidez, gertaera traumatiko eta bidegabe batzuen bizipena berreskuratzen da, eta, gainera, giza eskubideen edozein urraketak dakarren larritasuna transmititu nahi da.

Erakusketa urriaren 1etik 30era egongo da zabalik Gogoraren egoitzan (Maria Diaz de Haro 3, Bilbo), 10: 00etatik 13: 00etara.

Gogora Institutuak lehen aldiz hartuko du parte, urrian zehar, "Kontaiguzu Ondarea" lelopean egingo diren Ondarearen XX. Europako Jardunaldietan. Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen ditu jardunaldiak eta 140 erakundek baino gehiagok parte hartu dute.