Lan eta Justizia Sailaren eta Auditoritza Soziolaboralen eta Berdintasunaren Euskal Erakundearen (IVAS-ASEE) arteko lankidetza-Hitzarmena (Gobernu Bilera 2020-02-11)

fotoconsejo.jpg

2020.eko otsailak 11

Hitzarmenaren xedea da Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailaren eta Auditoritza Soziolaboralen eta Berdintasunaren Euskal Erakundearen arteko lankidetza arautzea, era horretan Agenda 2030eko garapen jasangarriko helburuak hobeto betetzeko eta lan-harremanen esparruan helburu horiek bizkortasun eta efizientzia handiagoarekin lortzen laguntzeko, honako hauen bidez: gizarte-arloko prestakuntza eta informazioa, enpresen gizarte-kaudimenaren ziurtapena, jardunbide egokien bultzada, arauak betetzearen kulturaren hedapena eta Lanaren Nazioarteko Erakundearen Lan Duinaren Programaren zutabeak edo ezaugarriak biltzen dituzten helburuak lortzen laguntzen duen beste edozein lan edo jarduera.

Hitzarmenean ezarritakoaren arabera, enpresak eta Administrazioa bera arlo soziolaboralen eta teknikoen edota araudia hobeto betetzea eta Agenda 2030eko eta LANEren Lan Duinaren Programako helburuak lortzea erraztuko duten tresnen inguruan prestatzeko eta informatzeko zereginak egiteko beharrezkotzat hartzen duen babesa eta laguntza eskatu ahal izango dio Lan eta Justizia Sailak Auditoritza Soziolaboralen eta Berdintasunaren Euskal Erakundeari.

Gainera, Lan eta Justizia Sailak, zuzenean edo Lan Ikuskatzailetzaren bitartez, egiaztapen-lanetan eta enpresak araudiaren betetzearen esparruan edota kanpaina espezifikoetan adierazitako helburuen betetzearen esparruan prestatzeko eta informatzeko lanetan jarduteko eskatu ahal izango die Auditoritza Soziolaboralen eta Berdintasunaren Euskal Erakundeko profesionalei.

Lan eta Justizia Sailak, halaber, erakundeko auditoreek bidezko egiaztapena egin ondoren ematen dituzten betetze-ziurtagiriak edo gizarte-kaudimeneko zigilua erabili ahal izango ditu, eta enpresetan araudia betetzearen kultura edo Compliance Laboral delakoa ezartzeko aukera sustatzera bideratutako ekimenetan, lehiaketa publikoetan gizarte-klausulak betetzearen egiaztapenak sartzeko lanean (erakundearen ziurtagirien eta etiketen baliozkotasuna/egiaztapena bultzatuz) eta esleipen-irizpideak eta betearazpen-baldintzak finkatzeko aholkularitza-arloko esku-hartze posiblean lagunduko dio erakundeari.