Jaurlaritzak XII. Legegintzaldiko plangintza estrategikoa onartu du (Gobernu Bilera 2020-12-15)

fotoconsejo.jpg

2020.eko abenduak 15

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman die hasi berri dugun legegintzaldian Eusko Jaurlaritzaren jarduna egituratuko duten plan estrategikoei. 

Gaurko bileran onartutako akordioak 16 plan estrategiko jasotzen ditu, eta horiek osatzen dute Jaurlaritzak euskal gizartearen aurrean hartutako konpromisoen muina. 

Jaurlaritzaren plan estrategiko identifikatuak bat datoz Gobernu Programan zehaztutako lau ardatzekin: Oparotasuna-Pertsonak-Planeta-Autogobernua. 

Halaber, bat datoz Nazio Batuen garapen jasangarriko 17 helburuekin eta Europa berdeago, digitalago eta inklusiboago bat eraikitzeko Europar Batasunak daukan estrategiarekin.

 

Plan estrategikoak

 

Sail sustatzailea

 

1.- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana (ZTBP) 2030 (*)

 

Lehendakaritza

2.- Euskadi-Basque Country Estrategia 2025

Lehendakaritza

3.- Euskadiko Segurtasuneko Plan Nagusia 2025

 

Segurtasuna

4.- Enpleguaren Plan Estrategikoa (*)

 

Lana eta Enplegua

5.- Gobernantzako eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoa

 

Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

6.- Industria Garatzeko eta Nazioartekotzeko Plan Estrategikoa (*)

 

Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

7.- Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Plan Estrategikoa (*)

 

Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

8.- Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Plan Estrategikoa (*)

 

Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

9.- Hezkuntzaren Plan Estrategikoa.

 

Hezkuntza

10.- Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren Plan Estrategikoa (*)

 

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak

11.- Osasunaren Plan Estrategikoa 2021-2028

 

Osasuna

12.- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana

 

Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak

13.- Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoa

 

Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak

14.- Euskararen Agenda Estrategikoa

 

Kultura eta Hizkuntza Politika

15.- Kulturaren Plan Estrategikoa

 

Kultura eta Hizkuntza Politika

16.- Turismoaren eta Merkataritzaren Plan Estrategikoa (*)

 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

 

(*) Suspertze Ekonomikorako eta Enplegurako Esparru Programaren parte diren plan estrategikoak

     BERPIZTU, 2020ko azaroaren 3ko Gobernu Kontseiluan onartua. 

Plan estrategiko horietaz gain, sailen 78 plan osagarri onartuko ditu Jaurlaritzak, berariazko sektore-ekimenak garatu eta Gobernu Programa betetzeko.