Alderdi politikoen ohiko funtzionamendurako diru-laguntza onartu da (Gobernu Bilera 2020-02-25)

fotoconsejo.jpg

2020.eko otsailak 25

Alderdi politikoen ohiko funtzionamendurako diru-laguntza onartu da

 Gobernu Kontseiluak onartu du, Segurtasun Sailaren proposamenari jarraituta, Euskal Autonomia Erkidegoan ezarrita dauden alderdi politikoei eman beharreko diru-laguntza, 2020ko urtarrilaren 1etik apirilaren 5era bitarteko, biak barne, alderdien funtzionamendu arruntaren gastuak ordaintzeko. Diru-laguntzaren banaketa egitean, kontuan hartu dira, bai Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetako emaitzak, bai 2020ko apirilaren 5era arte, hau da, hauteskunde-deialdiaren egunera arte, dagokien diru-laguntzaren proportzioa. Lehen kalkulua egin ondoren, lehen aldi horretan 1.189.770 euro banatu behar dira. 

2020ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan aintzat hartutako 4.536.000 euroko partida osatu arte geratzen den 3.346.230 euroko zenbatekoa, berriz, Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetako emaitzen arabera banatuko da. 

Bigarren aldiari dagokionez, kontuan izango dira 2020ko apirilaren 5ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako  hauteskundeen emaitza ofizialak.

Aldi horretarako diru-laguntzen banaketa honela ezarri da:

EAJ- PNV                                          459.253,27 €

EH-Bildu                                           271.167,50 €

Elkarrekin Podemos                           181.132,82 €

PSE-EE (PSOE)                                  146.395,88 €

PP                                                    131.820,53 €

GUZTIRA                                        1.189.770,00 €