8 pertsona gehitu zaizkio Perun Covid-19aren aurkako misio humanitarioan esku hartzen ari den euskal osasun-taldeari
2020.eko uztailak 16
Gaur, 8 pertsona gehiago gehitu zaizkio Perun Covid-19aren aurkako misio humanitarioan esku hartzen ari den euskal osasun-taldeari. Esku-hartze solidario hau Eusko Jaurlaritzak, Médicos Sin Fronteras erakundeak eta Peruko Gobernuak antolatu dute, Covid-19aren ondoriozko infekzioagatik heriotza-tasa eta gaixotze-tasa murrizten laguntzeko helburuarekin.
Uztailaren 10ean abiatu zen Euskaditik lehen osasun-taldea, 6 pertsonaz osatua (Osakidetzako 5 eta Aragoiko Osasun zerbitzuko 1), Covid-19aren kasuen maneiu klinikoan esperientzia zuzena dutenak, osasun-materialarekin; alegia, arnasgailu, aireztapen mekaniko ez-inbaditzailerako ekipo, fluxu handiko ekipo, monitore, medikamentu eta NBEekin.Horrela, 14 osasun-profesionalek parte hartzen dute esku-hartze horretan.
Pasa den ekainaren 2an, Médicos Sin Fronteras erakundeak Eusko Jaurlaritzari honako eskaera hau egin zion: Covid-19aren aurka borrokatzeko duen esperientzia orain epidemiaren faserik gogorrena bizitzen ari diren Latinoamerikako beste herrialde batzuekin partekatzeko. Peruko pandemiaren bilakaera kontuan hartuta, eta agintarien erabakia ezagutu ondoren, esku hartzea egokia dela ebaluatu zen. 2020ko uztailaren 1ean, Peruko Gobernuko Osasun Ministerioak Lehendakariari Eusko Jaurlaritzaren lankidetza eskatu dio formalki.
Hala, Eusko Jaurlaritzak Médicos Sin Fronteras erakundearekin esku-hartze humanitario hori prestatu du, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiaren, Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziaren, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren artean koordinatuta.
Esku-hartze solidario horren helburu nagusia da Covid-19aren ondoriozko infekzioagatik heriotza-tasa eta gaixotze-tasa murrizten lagundu ahal izatea, bereziki San Martín eta Loreto departamentuetan, Perun.