Enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko 2022ko programa bideratzeko, energiaren eta lehengaien prezioen igoerak eragindako eragin ekonomikoari erantzuteko.

Xedea:

Enpresa txiki eta ertainek, banakako enpresaburuek eta profesional autonomoek 2020an eta 2021ean formalizatutako maileguak berritu ahal izatea ahalbidetzea, 50/2020 Dekretuaren eta 106/2021 Dekretuaren babesean (COVID-19aren eragina arintzeko finantza-laguntzako programak antolatzen dituena). 

Enpresa eta pertsona onuradunak:

50/2020 Dekretuaren eta 106/2021 Dekretuaren babesean 2020an eta 2021ean formalizatutako maileguak dituzten enpresa txiki eta ertainak, banakako enpresaburuak eta profesional autonomoak, 2022ko amortizazio-kuotei aurre egin behar dietenak. 

Berritze aldatzailearen ezaugarriak:

Amortizazio-gabealdia 12 hilabetez handitzea

Maileguen epeari eta finantza-baldintzei eustea. 

Diru-laguntzak:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak % 50ean diruz lagundutako enpresa edo pertsona onuradunak ordaindutako abal-komisioa

Enpresa edo pertsona onuradunak ordaindutako ordainketa-interesak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak % 100ean diruz lagunduta. 

Formalizazio-komisioa:

- maileguaren indarreko zenbatekoaren % 0,25, enpresa edo pertsona onuradunak Elkargiri ordainketa bakarrean ordaindu beharrekoa. Berritutako zenbatekoaren gaineko EBB

- maileguaren indarreko zenbatekoaren % 0,25, enpresa edo pertsona onuradunak finantza-erakundeari ordainketa bakarrean ordaindu beharrekoa, berritutako zenbatekoaren gainean. 

Epea:

Eskabideak: 2022ko uztailaren 28tik urriaren 30era arte

Formalizazioak: 2022ko abenduaren 31ra arte

Eskaerak eta informazioa:

Eskabideak https://www.elkargionline.com/  webgunearen bidez egingo dira.

Enpresentzako laguntza eta zerbitzuen katalogoa, 2021rako.

ETEko laguntzen katalogo digitala

Informazio gehiagorako araudia kontsultatu:

Dokumentazioari edo abala eskatzeari buruzko informazioa:

  • Araba: 945 23 12 12 comercialaraba@elkargi.es
  • Bizkaia: 944 23 82 28 comercialbizkaia@elkargi.es
  • Gipuzkoa: 943 30 90 60 comercialgipuzkoa@elkargi.es
  • Navarra: 948 22 70 22 comercialnavarra@elkargi.es