Euskal Herriko historiari ekarpena egin dioten emakumeetako batzuk bildu dituzte Cira Crespok eta Elena Ziordiak 'Baginen' liburuan

  • Euskal Herriko historiari ekarpena egin dioten emakumeetako batzuk bildu dituzte Cira Crespok eta Elena Ziordiak 'Baginen' liburuan
berria.eus

  • DataAbuztuak 25
  • Gaia Ikusizko arteak, Literatura

Euskal Herriko historiari ekarpena egin dioten emakumeetako batzuk bildu dituzte Cira Crespok eta Elena Ziordiak 'Baginen' liburuan. Testu motzez eta ilustrazioez osatuta dago.

Esaldi ezagunak dioenez, izan zirelako gara». Esaera horrekin justifikatu du Elena Ziordia ilustratzaileak Baginen. Liburuak ekarpen bat egiten dio Euskal Herriko historiari, gogoratutako gizonezkoei emakumezkoak ere gehituz; iraganean pentsatzeko orduan «ohitura batzuk aldatzea» eragin nahi baitu, Cira Crespo historialariak azaldu duenez: «Helburua, izen bat edo beste ezagutaraztea baino gehiago, emakumeen inguruan hitz egitea izan da, gaia mahai gainean jartzea». Hark idatzi ditu liburuak jasotzen dituen emakumeen soslaiak, eta Ziordiak haien erretratuak egin ditu, akuarelaz.

Emakumeen istorioak eta ilustrazioak biltzen zituen liburu bat ikusi zuen Ziordiak liburu denda batean; Espainiako argitaletxe batek publikatua zen, eta erabaki zuen euskal kulturan ere «beharrezkoa» zela halakoren bat egitea. Hori izan zen Baginen-en ernamuina: erreferente batek eragindako inspirazioa, alegia. Ziordiak Txalaparta argitaletxeari luzatu zizkion proposamena eta zirriborroa, eta hura Cresporekin harremanetan jarri zen testuak egiteko.

Bi autoreek landutako zerrendan jada ezagunak ziren emakume batzuk agertzen dira, baina historiako izen anonimo eta langile talde zenbaiti ere eman zaie tokia, Crespok azaldu duenez: «Izen ezagun batzuek, baina batez ere, ezezagun askok eraikitzen dute historia, eta horiek ere badaudela erakutsi nahi nuen». Bakoitzak bere «ezinbestekoen» zerrenda ondu zuen, eta ondoren egindako bateratzetik atera dira «itzalpeko» hauek, Ziordiaren esanetan: «Gure kulturaren eta historiaren zati garrantzitsua osatzen dute. Haiek berreskuratzeko tresna da liburu hau». Ilustratzaileak argi zuen «euskal emakumeen iruditegi» gisa izendatzen duen liburuak ilustratua izan behar zuela: «Emakumeen irudiak agertu eta errepikatu behar dira gure ondare kulturalaren parte bilakatu daitezen, gure egunerokoaren parte bihurtu daitezen».

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri