"Vivir sin miedo / Vivir con memoria" erakusketa inauguratu du Lehendakariak
2019.eko azaroak 18
- Erakusketaren helburua da gizarteari terrorismoaren historia hurbiltzea, 50 urte baino gehiago sufritu izan duena, eta gizartean eta hezkuntzan kontzientzia sustatzea, indarkeria prebenitzea eta desradikalizazioa
- “Vivir sin miedo, Vivir con memoria” erakusketak arretagunearen erdian jarri nahi ditu terrorismoaren biktimak
Iñigo Urkullu Lehendakariak, Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (AVT) Presidente Maite Aralucerekin batera, elkarte horrek antolatutako “Vivir sin miedo, Vivir con memoria” erakusketa inauguratu du.
“Vivir sin miedo, Vivir con memoria” erakusketaren helburua da terrorismoaren historia gizarteari hurbiltzea, 50 urte baino gehiago sufritu izandakoa, eta oraindik ere sufritzen dena, Espainian ez ezik, munduko herrialde guztietan ere. Erakusketa honek ibilbide bat egiten du Espainiako terrorismoaren historiatik, gertaera garrantzitsuenetako batzuetan zehar. Gainera, erakusketa ikusi ahal uler daiteke terrorismoa zentzurik ez duen gaitz bat dela, gertatu behar ez duena, baina ahaztu ezin daitekeena.
Bere jardunean, Lehendakariak agerian utzi du Erakusketa honetako helburuak eta asmoa bat datozela Eusko Jaurlaritzaren eta Gogora Memoriaren Institutuaren lan-lerroekin. “Memoria askatasunaren sinonimo da, memoriak lagundu egiten du kontzientziaz aukeratzen. Memoria kritiko, ausart eta kontziente batek lagundu egiten digu inoiz ere gertatu behar ez zuena ez errepikatzen”, adierazi du.
“Vivir sin miedo / Vivir con memoria erakusketak gizartean eta hezkuntzan kontzientzia sustatu, indarkeria prebenitu desradikalizazioa lortu nahi du. Horrekin lotuta, Lehendakariak nabarmendu duenez, indarkeriazko erradikalizazio-modu guztien prebentzioa, gaur egun, mundu osoan, lehentasunezko lan-eremu bat da; eta ziurtatu duenez, baita Eusko Jaurlaritzarentzat ere.
Gainera, erakusketa honen asmoa da terrorismoaren biktimak arretagunearen erdian jartzea.Lehendakariak adierazi duenez, biktimen testigantzak balio kalkulaezina du lehenaldiaren memoria kritikorako, hezkuntzarako eta ez errepikapenerako. Hala ere, azpimarratu duenez, garrantzitsuena hauxe da, biktimen testigantzak, lehenaldira begiratu ez ezik, etorkizunera eta bizikidetzara ere begiratzen duela. “Memoria bai eta beldurrik ez duen bizikidetza batera”, gaineratu du.
Urkullu Lehendakariak gogora ekarri duenez, AVTek, eta biktimen beste elkarte batzuek, jarri zuten agenda sozialean, politikoan eta instituzionalean terrorismoaren biktimen errealitatea; eta errealitate hori, Lehendakariaren hitzetan, ez zen 90eko urteetara arte behar adina arretaz hartu, kontuan hartu edo aitortu.
Gogora Institutuan izan da ekitaldia eta bertan zeuden gainera Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Autogobernu eta Gobernantza Publikoko sailburu Josu Erkoreka, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusi Jonan Fernández, eta Gogorako zuzendari Aintzane Ezenarro.