San José sailburuak San josék laneko indarkeriari eta jazarpenari buruzko udako ikastaroa inauguratu du
2019.eko irailak 05
Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék UPV/EHUren “Violencia y Acoso en el Trabajo en el Centenario de la OIT” (Laneko indarkeria eta jazarpena LANEren mendeurrenean) izeneko udako ikastaroa inauguratu du. Ikastaroak, gaur eta bihar, laneko arriskuen prebentzioaren arloko adituak eta sindikatuetako eta enpresa-erakundeetako ordezkariak bilduko ditu Donostiako Miramar Jauregian, laneko jazarpenaren eta indarkeriaren lege-erregulazioa eta joan den ekainean Genevan egindako Mendeurreneko Lanaren Nazioarteko Biltzarraren esparruan LANEk adostutako hitzarmen eta gomendio osagarria aztertzeko eta horri buruz eztabaidatzeko helburuarekin.
Inaugurazio-ekitaldian, Diskriminazio eta Jazarpen Moralaren Euskal Behatokiko koordinatzaile Juan Ignacio Marcos Gonzálezek eta LANEren Espainiako Bulegoko zuzendari Joaquín Nieto Sainzek ere parte hartu dute, eta San José sailburuak azpimarratu du beharrezkoa dela jarduketa-protokolo batzuk edukitzea lan-harremanen esparruan oinarrizko eskubiderik urratu ez dadin eta jazarpenaren ondorioak eraginkortasunez, berehala, larritasunaren arabera eta baliabiderik egokienekin desagerrarazi edo neutraliza daitezen. “Prebentzioa aipatzen dugunean, LANEren hitzarmenak jasotzen duenez, arriskuen ebaluazio batean identifika daitezkeen arrisku psikosozialak lantzeaz eta neurri egokien bidez desagerrarazteaz edo murrizteaz ari gara. Era berean, enpresek pertsonak informatu eta sentsibilizatzera zuzendutako eta onargarriak ez diren jokabideak azaldu eta xehatuko dituzten kode etikoak eta jokabide-kodeak sortzera eta indarkeriari eta jazarpenari lotutako kexak eta gorabeherak bizkor eta egoera bakoitzera egokituta lantzeko prozedurak edo protokoloak ezartzera bideratutako politikak egitea ere prebenitzea da.