IBAIALDE 2019
Argitalpen-data:
902160138 aztertu@euskadi.eus
Laginketa Ibaiaren analisia
Ibaiaren ingurumen-egoera aztertzeko materiala DOAN eskatu eta ezagutu zuk aukeratutako ibaiaren kalitatea.
- Oinarrizko programa: Lehen Hezkuntzako ikastetxeei, familiei eta 12 urtetik beherakoekin laginketak egin nahi dituzten taldeei egokitutako materialak.
- Programa Zientifikoa: Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide heziketako ikastetxe, unibertsitateko ikasle, elkarte edo banakako parte-hartzaileei zuzenduta.
- Izen ematea: Otsailaren 18tik aurrera.
- Materialen banaketa: Martxoaren 8tik aurrera.
- Bildutako datuak bidaltzeko epea: Ekainak 21a arte.
Erakusketa Aztertu-Ibaialde
Eraman itzazu zurekin ibaiaren sekretuak gela barrura.
Panel ezberdinez osatutako erakusketa ibiltaria bi astez izateko aukera daukazue, guztiz DOAN.
Erakusketarekin batera edukiak lantzeko materialak bidaltzen dira.
- Eskaerak: Martxoaren 11tik 14ra. Email bidez datu hauek adieraziz:
- Zentroaren datuak
- Arduradun baten izena
- Zein datetan nahiago zenukete izan?
Garrantzitsua: Epean ez dauden eskaerak ez dira onartuko.
Prestakuntzako irteera tematikoak
Irakasle eta talde arduradunei zuzendua.
Etorri gurekin Arabako urtegietan zehar ibilbide gidatu bat egitera. Gizakiak guztiz eraldatutako ingurunea ezagutuko dugu, non naturak bigarren aukera bat aurkitu duen.
Laginketa materialen adibide praktiko bat burutuko dugu, Ibaialde kanpaina gertutik ezagutzeko modurik onena.
Irteera guztiz DOAKOA da (topalekurainoko desplazamentua izan ezik) eta bi egun ezberdinetan antolatu da, hoberen datorkizuena aukeratzeko.
- Datak: Martxoak 15 eta 16 (ostirala eta larunbata).
- Elkartzeko puntua: Legutioko Kultur Etxea, Dr. Ortiz de Zarate Plaza - 01170 Legutio
Ibaialde Txiki
Ibaia gertutik ezagutzeko aukera paregabea ikastetxetik irten gabe.
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloari zuzendutako material dibertigarri hau guztiz DOAN izateko aukera dute ikastetxeek, maileguan, hiruhilabete oso batez.
- Eskaerak: Martxoaren 4tik 8ra. Email baten bidez datu hauek adieraziz:
- Ikastetxearen datuak eta kontakturako pertsona
- Hizkuntza (euskara edo gaztelania)
- Zein txanda duzue nahiago?
Garrantzitsua: Epean ez dauden eskaerak ez dira onartuko.
Lehiaketa Ibaialde
Zu bai artista! Erakutsi zer egiteko gai zaren...
- Gaia: Gure ibaiak
- Modalitateak: Marrazkia eta argazki digitala
- Kategoriak:
- 1. kategoría: ≤ 10 urte
- 2. kategoría: 11- 15 urte
- 3. kategoría: ≥ 16 urte
Modalitate eta kategoria bakoitzerako sariak daude.
- Lanak bidaltzeko azken eguna: Ekainak 21.
- Nora bidali: Ingurugela batera edo aztertu@euskadi.eus posta elektronikora.
Anima zaitez!
Lehiaketaren oinarriak (PDF, 187 KB)
Erreka Mari Txotxongiloak
Zaindu ditzagun gure ibaiak, azken lamiaren etxea baitira.
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloko umeei zuzendua, “Erreka Mari” txotxongilo ikuskizuna ikastetxean bertan eskaintzen da.
Ikuskizunaren prezioaren zati bat ordaindu beharko du ikastetxeak.
- Eskaerak: Otsailaren 25etik martxoaren 1era. Email baten bidez datu hauek adieraziz:
- Ikastetxearen datuak
- Kontakturako pertsona
Garrantzitsua: Epean ez dauden eskaerak ez dira onartuko.