Felipe VI erregeak Euskadiko pabilioia bisitatu du
2019.eko urtarrilak 23
Felipe VI. erregeak, Letizia erreginak lagunduta, Euskadiko Pabilioia bisitatu du FITURen, Nazioarteko Turismo Azokaren inaugurazioa dela-eta. Errege-erreginei harrera egin die Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuak, Alfredo Retortillo jaunak. Sailburuak edizio honetan Euskadik aurkezten dituen turismo-eskaintzaren berezitasunak azaldu dizkie errege-erreginei. Gure lurraldearen ñabardura oro, aniztasuna eta baliabideen aberastasuna aurkezten duen eskaintza bereizgarrian oinarritutakoa. Sailburuak, era berean, Axularren “Guero” obraren ale faksimilea eman dio erregeari opari gisa. Retortillo jaunak 1643an lapurteraz idatzitako obra honen berezitasunak azaldu dizkio Felipe VI. erregeari, denboraren poderioz eta de facto euskara moderno baten kanona bilakatu zena. Topaketan biolinista batek “Agur jaunak” konposizioa interpretatu du.