Eusko Jaurlaritzak langile publikoei zuzendutako "Erretiro aktiboa boluntariotzaren bidez" jardunaldia antolatu du Bilbon

IMG_20190517_111329.jpg

2019.eko maiatzak 17

Lan Harremanen zuzendari, Izaskun Urienek langile publikoei zuzendutako “Erretiro aktiboa boluntariotzaren bidez” jardunaldiari hasiera eman dio, gaur, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan. Ekitaldia  Secot Bizkaia, boluntariotzan aritzen diren jubilatuen elkartearekin lankidetzan antolatu da eta bertan langile publikoei jubilazioak beraiengan duen eragina azaldu zaie eta egoera berri horri aurre egiteko informazioa eskaini.

Secot -eko hainbat bazkideren esperientzia ezagututa Hirugarren Sektoreko boluntariotza lana ezagutzeko aukera izan dute jardunaldira hurbildu direnek.

Bilbokoa Secot elkartearekin lankidetzan, erretiro aktiboaren inguruan, antolatu den bigarren jardunaldia izan da. Lehenengoa martxoaren 7an egin zen Lakuan.