Eusko Jaurlaritzak 35 milioi euro bideratuko ditu lan- eta familia-bizitza uztartzeko laguntzetara, eta familiek 2018an baino % 5 gehiago jasoko dute (Gobernu Bilera 2019-04-2016)
2019.eko apirilak 16
Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak gaur onetsi du 34.985.774 euro bideratzea 2019an Euskadiko langileen familia- eta lan-bizitza uztartzeko laguntzetara. Laguntza horiek hiru lerro edo hiru hartzaile-mota dituzte.
Artolazabal sailburuaren hitzen arabera, “batetik, dirulaguntzak ematen zaizkie seme-alabak zaintzeko eszedentzia-egoeran edo lanaldi-murrizketan dauden langileei. Lehen lerro hori da garrantzitsuena eta horretara 33.170.674,00 euro bideratuko dira”.
Beatriz Artolazabalek honako hau esan du: “bigarren lerrora 1.415.100,00 euro bideratuko dira eta, horren bidez, mendekotasun-egoeran edo osasun-arloko muturreko larritasun-egoeran dauden familiartekoak zaintzeko eszedentzia- egoeran edo lanaldi-murrizketan dauden langileei lagundu nahi zaie. Hirugarren lerroa seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzetara bideratzen da. Lerro horretara 400.000 euro bideratuko dira”.
“Seme-alaben zaintzan norberaren bizitza, familia eta lana uztartzeko eta erantzunkidetasunerako bide ematea da 2018-2022rako EAEko Familiei Laguntza emateko Erakundeen arteko IV. Planaren ardatz estrategikoetako bat”, esan du sailburuak. Iaz, Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak laguntza-mota horren eskabideetan % 12,70 gehiago jaso zuen.
% 5eko igoera laguntzetan
2018aren aldean, 2019an laguntza horiek jasoten dituztenek % 5eko igoera izango dute. Motiboa da, aurrekontua luzatu bada ere, aurtengo otsailaren 14an Eusko Legebiltzarrak 2018an laguntzen zenbatekoan % 5eko murrizketa ezarri zuen 6. xedapen gehigarria indargebetzea erabaki zuela.
Horrela, familia- eta lan-bizitza uztartzeko laguntzetarako aurreikusten diren zenbatekoak honako koadro honetan ageri direnak izango dira:
Dirulaguntza jaso dezakeen jarduketa |
EE atalaseak |
Zenbatekoa / % 2015 |
||
Seme-alaba zaintzea (4) |
Eszedentzia (1) |
EE =<20.000,00 € |
3.500,00 |
|
EE > 20.000,00 € |
2.942,00 |
|||
Murrizketa (1) |
=>% 45 |
EE =<20.000,00 € |
2.800,00 |
|
EE > 20.000,00 € |
2.354,00 |
|||
=>% 40 eta <% 45 |
EE =<20.000,00 € |
2.500,00 |
||
EE > 20.000,00 € |
2.140,00 |
|||
=>% 33 eta <% 40 |
EE =<20.000,00 € |
2.200,00 |
||
EE > 20.000,00 € |
1.819,00 |
|||
Mendekotasun-egoeran dauden familiartekoak zaintzea (4) |
Eszedentzia (1) |
EE =<20.000,00 € |
3.500,00 |
|
EE > 20.000,00 € |
2.942,00 |
|||
Murrizketa (1) |
=>% 45 |
EE =<20.000,00 € |
2.800,00 |
|
EE > 20.000,00 € |
2.354,00 |
|||
=>% 40 eta <% 45 |
EE =<20.000,00 € |
2.500,00 |
||
EE > 20.000,00 € |
2.140,00 |
|||
=>% 33 eta <% 40 |
EE =<20.000,00 € |
2.200,00 |
||
EE > 20.000,00 € |
1.819,00 |
|||
Dirulaguntza jaso dezakeen jarduketa |
EE atalaseak |
Zenbatekoa / % 2015 |
||
Osasun-arloko muturreko larritasun-egoeran dauden familiartekoak zaintzea (4) |
Eszedentzia (2) |
EE =<20.000,00 € |
863,00 |
|
EE > 20.000,00 € |
725,00 |
|||
Murrizketa (3) |
=>% 45 |
EE =<20.000,00 € |
1.380,00 |
|
EE > 20.000,00 € |
1.161,00 |
|||
=>% 40 eta <% 45 |
EE =<20.000,00 € |
1.232,00 |
||
EE > 20.000,00 € |
1.055,00 |
|||
=>% 33 eta <% 40 |
EE =<20.000,00 € |
1.085,00 |
||
EE > 20.000,00 € |
897,00 |
|||
Zaintzaileak kontratatzea |
EE =<20.000 € |
100,00% |
||
EE >20.000 € |
75,00% |