Euskadik "Herritarren Partaidetzarako Sare Autonomikoaren VIII. biltzarra" hartu du
2019.eko urriak 18
- Eusko Jaurlaritzak antolatuta, 14 autonomia-erkidegotako gobernantza oneko profesionalek beren ikuspegia eman dute herritarren parte-hartzeari buruz, Vitoia-Gasteizen.
Eusko Jaurlaritzak "Herritarren Partaidetzarako Sare Autonomikoaren VIII. Biltzarra" antolatu du, Vitoria-Gasteizen. 14 autonomia-erkidegotako parte-hartzearen arloko ordezkariak izan dira topaketan, Luis Petrikorena Gobernu Irekiko zuzendariak eta Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak gonbidatuta.
Inaugurazio egunean, aurreko topaketaren memoriari tarte bat eskaini zaio, eta bertan, sareko kideek landutako ondorioak jorratu dituzte. Bete beharreko erronken artean, honako hauek nabarmentzen dira:
- Herritarrek parte hartzeko politikei garrantzi handiagoa ematea.
- Administrazioaren barruan antolakuntza-kultura parte-hartzaileagoa sustatzea.
- Arduradun politikoen eta administrazio publikoan lan egiten duten pertsonen artean prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduerak sustatzea.
- Bitartekoen plangintzan eta horniduran aurrera egitea, bai eta komunikazioa hobetzea ere, hizkera errazagoa erabiliz.
- Parte hartzeko plataforma birtual gehiago garatzea, horien erabilera sendotzea eta "arrakala digitala" gainditzea.
Gainera, Andaluziako Juntako, Nafarroako Gobernuko eta Extremadurako Juntako profesionalek, besteak beste, beren gobernuek herritarren parte-hartzearen arloan gauzatzen dituzten proiektuak azaldu dituzte biltzar honetan.
Gaur, "Herritarren Partaidetzarako Sare Autonomikoaren VIII. Konferentziaren" bigarren egunean, Salburuako Ataria zentroan, sarearen jarraipenari eta Gobernu Irekia kontzeptura zabaltzeari buruzko lan eta eztabaidarako gune bat izango dute bertaratzen direnek.
Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak eman dio amaiera jardunaldiari.