Etxebarri Martxan Orientazio Zerbitzuko lehen datuak

Argitalpen-data: 

Etxebarri Martxan Orientazio Zerbitzuko lehen datuak

Urtarrilean Etxebarriko Jarduera Fisikoko Orientazio Zerbitzua martxan jarri zen. Sarrera honen bitartez denbora tarte honetan lortutako datu adierazgarrienen berri eman nahi dizuegu.

Etxebarrik 11.300 biztanle inguru ditu, eta orientazio zerbitzuak asteartero irekitzen ditu ateak, 11:00etatik 13:00etara osasun zentroan, eta ostegunero, 17:00etatik 19.00etara, herriko kiroldegian.

Zuberoa Astobieta da orientatzailea eta bera izan da zerbitzuaren arduraduna hau martxan jarri zenetik. Zuberoaz gain, kiroldegiko beste begiraleek parte hartzen dute proiektuan pertsona inaktiboak aktibo bihurtzeko lanean.

6 hilabete hauetan zehar 63 pertsonek parte hartu dute programan. Hauetako 21, 50 urte baino gutxiago dute, eta besteek, 50 urte baino gehiago.

Parte-hartzaileen artean, hipertentsioa, diabetesa, osteoporosia eta artrosi mota desberdinak izan dira patologiarik nagusienak.

Jarduera fisikoaren maila neurtzen duen IPAQ galdetegiaren bidez jasotako datuen arabera, parte-hartzaileen %17k inaktiboak izatetik aktibo bihurtu dira. Bestalde, uzte tasa %4koa izan da.

Datu hauek aintzat hartuz, JFOZ badirudi eredu ona izan daitekeela Etxebarriko biztanleen jokabide aldaketa lortzeko. Orain dugun erronka da aldaketa hori denboran mantentzea, hau, garrantzia kendu behar ez diogun alderdia delako.

Zorionak Etxebarri eta zorionak Zuberoa, egindako lanagatik!