Autoentzako Euskadiko renove planak martxoaren 1etik aurrera egingo diren operazioak hartuko ditu kontuan
2019.eko otsailak 14
Diruz lagunduko diren jarduketak 2019ko martxoaren 1etik aurrera egin eta fakturatutakoak izan beharko dira; hala ere, programaren oinarriak martxoaren azkenetan argitaratuko dituzte Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Energiaren Euskal Erakundeak martxoaren 1etik aurrera egingo diren jarduketak eta atzeraeginezko izaeraz onartuko ditu auto erangikorretan eta alternatiboetan inbertitzeko laguntzak emateko programaren baitan.
Programa horren garapena koordinatzeko sortu den lan-taldean, non kontzesionarioetako lurralde-ordezkariak dauden, laguntza programak martxoaren 1a arteko atzeraeginezko izaera izatea eskatu dute eta hala onartu du Energiaren Euskal Erakundeak.
Laguntza-planaren helburua garraioan energia-kontsumoaren efizientzia areagotzen laguntzea da, energia gutxiago erabiliz eta era horretan ingurumen-inpaktua murriztuz.
Errepide-garraioan erregai alternatiboei oniritzi estrategikoa emateaz gain, (elektriko puruak, hibrido entxufagarriak eta autonomia handituta dutenak, PGL, gas naturala, hidrogenoa), Euskal Autonomia Erkidegoko ibilgailuen atala berritu nahi du Eusko Jaurlaritzak Energiaren Euskal Erakundearen bitartez; efizienteagoak diren eta, beraz, gutxiago kutsatzen duten ibilgailuen erosketa bultzatuz (hibridoak, A energia-sailkapena duten gasolinako edo gasolioko autoak, eta 114 gr CO2/km-tik edo 184 gr CO2/km-tik beherako emisioak dituzten ibilgailuak, euren Baimendutako Gehieneko Masaren arabera).
Plan horretarako bideratuko den zuzkidura ekonomikoa 5 milioi euro da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren edo helbide soziala eta fiskala bertan duten izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta toki-erakundeak (Udalak, Mankomunitateak, Koadrilak eta abar) izango dira onuradunak.
Laguntzak eskatzeko prozesuari buruz gogoratzeko kontuak
Plan honen alderdirik garrantzitsuenetako bat nahitaez txatar bihurtzea da. Betekizun honetarako, erabiltzen ari den ibilgailu bati (turismoa eta furgoneta) baja eman behar zaio, honako baldintza hauek kontuan hartuz:
- Ibilgailuak zazpi urteko antzinatasuna edo handiagoa izan beharko du frogatuta N1 kategoriako ibilgailuen kasurako (furgonetak), partikularrak nahiz enpresakoak izan, eta hamar urteko antzinatasuna edo handiagoa M1 kategoriako ibilgailuen kasurako (turismoak), partikularrak nahiz enpresakoak izan, lehen matrikulazioaren egunaz geroztik egungo laguntza-eskaeraren egunera arte zenbatuz.
- Laguntzaren eskatzaileak ibilgailuaren jabea izan behar du 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik.
- Laguntza-deialdia indarrean sartzen den egunetik aurrera bihurtu beharko da txatar ibilgailua.
Era berean, laguntzak jasotzeko prozedurak betetzerakoan energia-kalifikazioa eskatuko da gasolina- eta diesel-ibilgailuen kasuan, eta zehazki, A energia-kalifikazioa izango da. N1 kategoriako ibilgailuek taulan adierazten diren emisio-betekizunak bete beharko dituzte, euren tamainako ibilgailuen batez bestekoarekiko % 25eko energia-aurrezpena ekarriz.
Bestalde, laguntza-deialdi honen eremutik kanpo geratzen dira espresuki Kontzesionario gisa eratutako pertsonak eta enpresak eta ibilgailuen salmentan edo alokairuan diharduten enpresak.
Neurria |
Diruz lagun daitekeen jarduna |
Laguntzaren zenbatekoa (€) |
Gehieneko prezioa (€) |
Txatar bihurtzea |
1 |
Ibilgailu arin elektriko puruak |
3.000 |
40.000 (N/A N1 kategoriarako) |
Nahitaezkoa |
2 |
Entxufa daitezkeen ibilgailu arin hibridoak edo autonomia handituta duten ibilgailu elektrikoak. |
2.500 |
40.000 (N/A N1 kategoriarako) |
Nahitaezkoa |
3 |
Ezin entxufa daitezkeen ibilgailu arin hibridoak |
2.250 |
25.000 (N/A N1 kategoriarako) |
Nahitaezkoa |
4 |
Gas naturala darabilten ibilgailu arinak |
2.250 |
25.000 (N/A N1 kategoriarako) |
Nahitaezkoa |
5 |
Hidrogenoa darabilten ibilgailu arinak |
3.000 |
75.000 (N/A N1 kategoriarako) |
Nahitaezkoa |
6 |
Petrolio Gas Likidotuak darabiltzaten ibilgailu arinak |
2.250 |
25.000 (N/A N1 kategoriarako) |
Nahitaezkoa |
7 |
M1 kategoriakoak izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilten ibilgailuak, A energia-kalifikazioa dutenak |
2.000 |
25.000 (N/A N1 kategoriarako) |
Nahitaezkoa |
8 |
N1 kategoriakoa izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilen ibilgailua, 2.500 kg-tik beherako Baimendutako Gehieneko Masa eta Berotegi Efektuko Gasen emisioei dagokienez km bakoitzeko 114 gr CO2-tik beherako maila duena. |
2.000 |
N/A |
Nahitaezkoa |
9 |
N1 kategoriakoa izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilen ibilgailua, 2.500 kg-ko edo hortik beherako Baimendutako Gehieneko Masa eta Berotegi Efektuko Gasen emisioei dagokienez km bakoitzeko 184 gr CO2-tik beherako maila duena. |
2.000 |
N/A |
Nahitaezkoa |
Laguntza-programa honi lotutako espedienteen izapidetze osoa (eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako kudeaketak) horretarako espezifikoki diseinatutako informatika-aplikazioaren bitartez egingo da, eta Energiaren Euskal Erakundearen webgunean eskura egongo da: www.eve.eus.