Adinekoen Arreta Planaren I. Jardunaldia

Argitalpen-data: 

Martxoaren 14ean Gurutzetako Unibertsitate ospitalean Adinekoen Arreta Planari (AAP) buruzko I. Jardunaldia egin zen, eta bertan, 300 profesionalek hartu zuten parte.

Aipatutako jardunaldia foro bat izan da zeinean Osakidetzak ekitaldi hau sustatu nahi izan duen, ahal den neurrian 70 urte baino gehiagoko pertsonen mendekotasun-egoera saihesteko. Ekitaldian, Europan eta gure gertuko inguruan dauden esku-hartze eraginkorrenen eta egondako ikerketen eta esperientzien gainean hausnartu da, eta horiek guztiak ezagutzera eman dira; baita AAP martxan jartzearen esperientzia zehatzak ere.

Laburbilduz, jardunaldi hauen helburuak izan dira:

  • Adinekoen funtzionaltasun ona mantentzearen garrantziaz sentsibilizatzea.
  • Funtzionaltasuna arretaren ardatz bihurtzeko jarraibideak ematea, AAP erabiliz.

Adinekoen Arreta Planaren  helburua heltze integrala lortzea da, maila funtzionalaren identifikazioa oinarri izanik, adinekoen tipologia ezberdinak sailkatuz eta horien araberako dimentsio anitzeko balorazio bat eginez, adineko horiek dituzten osasun-behar nagusiak identifikatu eta helburu terapeutikoak eta arreta-planak modu indibidualizatuan ezartzeko.

Nabarmendu behar da ekimen-mota horiek adinekoen arretaren gainean sentsibilizatzen eta ikuspegia aldatzen laguntzen dutela eta aukera ematen dutela inplikaturiko profesional-taldearen arteko diziplina-arteko harremanak ezartzeko, adinekoak ardatz dituen arreta egoki bat lortze aldera.