Pedro Azpiazu sailburuak Ekonomia itunari buruzko bideo-jokoa aurkeztuko du bere 140 urteurrenean

2018.eko abenduak 10

“KONEKO-V” EUSKAL EKONOMIA ITUNA AZALTZEKO LEHEN BIDEO-JOKOA DA, ITUNAREN 140. URTEURRENEAN DISEINATUA

  • “KonEko-V” bideo-jokoaren bidez, modu dibertigarrian eman nahi zaie 8 urtetik aurrerako umeei ezagutzera Ekonomia Itunaren garrantzia eta erabilgarritasuna, eta Euskadiko erakunde-arkitektura ulertzen lagundu nahi zaie
  • “KonEko-V” eskuragarri egongo da, doan, Google Play Store eta Appstore plataformetan, abenduaren 19tik aurrera, eta, gainera, erakunde-webetatik ere jo ahalko da horietara

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak, gaur, “KonEko-V” Ekonomia Itunaren inguruko lehen bideo-jokoa aurkeztu du, Itunaren 140. urteurrenaren esparruan. Peio eta Nerea jokoaren protagonisten laguntzaren bidez, 8 urtetik aurrerako umeek euskal finantzaketa-sistemara modu dibertigarrian eta atseginean hurbilduko dira.

Bilboko Mujika Eskolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako hogei bat ikaslek bideo-jokoaren aurkezpenean parte hartu dute. 

Esan den bezala, bideo-jokoa Google Play Storen eta AppStoren egongo da eskuragarri Android eta Apple gailuetan doan deskargatzeko, abenduaren 19an, Eusko Jaurlaritzak Gabonetako Haur Parkean BECen izango duen standaren estreinuan.

Jokoan, txikienek KonEko-V taldeko Nerea eta Peio kideei lagunduko diete beren motxiletan pantailan ageri diren txanponak biltzen, udalek, foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak herritarrei eskaintzen dizkieten zerbitzu nagusiekin konektatzen duten tutu batzuetan egoki banatzeko. Horrela, modu oso didaktikoan baina betiere jolas-giroan, haurrak trebatu egingo dira erakunde-mailetan.

2018ko lehen seihilekoan, zenbait ekintza garatu dira, Ekonomia Ituna euskal herritarren artean ezagutzera emateko, haren ezagutza sustatzeko eta gizartean haren balioa zabaltzeko.

Ekonomia Itunaren Legearen ezaugarriak aintzat hartuta, gaia oso teknikoa da, baina, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien iritziz, finantzaketa-tresna hori herritarren artean ezagutzera eman behar da eta modu erraz eta gardenean zabaldu, hainbat adin-tartetan.

Demo Bideoa: https://www.dropbox.com/s/4e5tnh0i4kht5ea/TrailerKoneko1080p_EU.mp4?dl=0