Mila ikaslek baino gehiagok parte hartu dute "Don´t be Dummy " Zuk ez duzu ordezkorik" Trafikoko programa hezitzailean

Argitalpen-data: 

Zuk ez duzu ordezkorik

Segurtasuneko sailburua eta Donostiako alkatea Gipuzkoako hiriburuan antolatutako saioetako batean izan dira

 

Donostia, 2018-10-16

Donostian lehenbiziko aldiz egin dira, Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak antolatuta, gazteei zuzendutako ´Don´t be Dummy – Zuk ez duzu ordezkorik´ programaren saioak. Programa unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleei zuzenduta dago, eta helburu argia du: etorkizunean gidari izango direnak trafiko-istripuen arrazoien eta ondorioen gainean sentsibilizatzea eta kontzientziatzea.

 

Hamabi ikastetxetako 15 urtetik 18 urtera bitarteko mila ikaslek baino gehiagok entzun dituzte zuzenean istripuren bat izan duten pertsonen eta era horretako larrialdietan parte hartzen duten eta laguntzen aritzen diren pertsonen lekukotasunak.

 

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia, Donostiako alkate Eneko Goia, Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcuera eta AXA Fundazioaren zuzendari Josep Alfonso eta Bizkarrezur Muineko Lesioak Ikertzeko Elkartearen (AESLEME) zuzendari María del Mar Cogollos, izan dira Gipuzkoako hiriburuan egin den lehenengo saioan.

 

Lehenengo bi saioak Antzoki Zaharrean egin dira gaur, asteartea, urriak 16. Goizeko 10:00etan egin den lehenengo saioan Axular Lizeoa HLBHIP, Ekintza HLBHIP, Xabier Zubiri Manteo BHI eta La Asunción HLBHIP ikastetxeetako ikasleek parte hartu dute. Eta bigarrenean Antigua-Luberri BHI, Xabier Zubiri Manteo BHI, Bidebieta BHI, Herri Ametsa Ikastola, Deutsche San Alberto HLBHIP eta La Salle HLBHIP ikastetxeetako ikasleak izan dira.

 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, AESLEMEk (Bizkarrezur Muineko Lesioak Ikertzeko Elkarteak) eta AXA Fundazioak joan den apirilaren 18an izenpetu zuten prebentzioaren arloko lankidetzan jasotako ekintzak dira bi saioak.

 

 

Bihar, urriak 17, beste bi saio egingo dira gaurko ordutegi berean, hau da, 10:00etan eta 12:00etan. Lehenengo saioan Nazaret ikastetxeko ikasleek parte hartuko dute, eta bigarrenean Zurriola aldeko bi ikastetxek.