Euskadiko hamar proiektu "Euskadi Lagunkoia lagunkoitasuneko jardunbide egokien saria" lortzeko lehian; bihar emango da saridunaren berri, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian
2018.eko irailak 13
- Beatriz Artolazabalek “Europako Jardunbide Egokiak Lagunkoitasunean” bigarren jardunaldia inauguratuko du; bertan, sortu berri den saria emango da
- “Jardunaldi honi esker, eta sari honen bidez, ekimen horiek aintzatetsiak izan daitezen nahi dugu, errepikatu ahal izateko”, esan du Lide Amilibiak
VG 2018 09 13
EAEko hiru lurraldeetako udalerri eta elkarte batzuetako hamar proiektu lehian finalista gisa “Euskadi Lagunkoia lagunkoitasuneko jardunbide egokien saria”ren lehen edizioko saria eskuratzeko; bihar izango da ekitaldia, “Europako Jardunbide Egokiak Lagunkoitasunean” jardunaldiaren bigarren edizioaren esparruan, eta Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian izango da. Saria Euskadi Lagunkoia Sareak emango du
Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak nabarmendu du proiektuak “hainbat lekutatik iritsi direla, besteak beste: Abadiño, Bilbao, Ermua, Vitoria-Gasteiz, Antzuola edo Donostia / San Sebastián, eta guztiek partekatzen dutela izaera berritzailea”. Euskadik, Amilibiaren hitzen arabera, “esperientzia handia” du arlo horretan; izan ere, “munduko lagunkoitasun-sare indartsuenetakoa du, Euskadi Lagunkoia”. “Sareak hainbat ekimen bultzatzen ditu, eta, jardunaldi honi esker eta sari honen bitartez, errepikatu ahal izateko aintzatetsi ditzaten nahi dugu”.
Saria zahartzen diren pertsonentzat erraztaileak diren inguruneak sortzen lagunkoitasunaren arloan berrikuntzan eta eraginkortasunez jarduteagatik nabarmentzen diren Euskadiko erakundeek eginiko jardunbideen balioa nabarmentzeko sortu da. Saritutako jardunbide egokiak 3 pertsonak Europa mailan jardunbide egokiren bat egiten duen erakundera -sarituak aukeratuko du nora- bisita egiteko 3.000 euroko bidaia-poltsa jasoko du.
Honako proiektu hauek dira hautagaiak:
- ‘Abadiño Lagunkoia’ proiektua, nagusiak ahalduntzeko, parte-hartzaile eta eragile nagusi gisa. San Prudencio Nagusien Elkartearen, San Trokaz Nagusien Elkartearen eta Abadiño Lagunkoia taldeko gainerako boluntarioen ekimena.
- ‘Piztu zure auzoa. Adinekoen Gizarte eta Kultura Zentroen Sarea’, Vitoria-Gasteizko Udalarena, Pilar eta Landazuri auzoetako zenbait zerbitzu publikorekin eta erakunde eta entitate pribatu eta saltokirekin elkarlanean.
- ‘SAVIt4: Bazterketa- egoeran edo -arriskuan dauden eta etxebizitza duten pertsonentzako bizitza independenterako laguntza-zerbitzu pilotua’ proiektua, T4 Elkartearena.
- ‘Begirada Aktiboa - Adinekoen arteko bakardade-egoerak antzematen’, Bilboko Udalaren proiektua
- ‘Ermua Mugi!’ proiektua, Ermuko Udalarena, beste eragile batzuekin elkarlanean.
- ‘Paseo osasungarriak’, Antzuola Lagunkoiaren proiektua, Euskadi Aktiboaren, Antzuolako Udalaren, Landatxope erretiratuen elkartearen eta osasun-zentroaren bultzadarekin.
- ‘Invisible Beauty’ proiektua, AFAGIrena: Alzheimerraren eta beste dementzia batzuen familiartekoen eta lagunen Gipuzkoako elkartea eta Al DO" PROJECT, Iker Arruek zuzendutako dantza-konpainia.
- ‘HorKonpon’ proiektua, DSS2016ren eta Ubik Tabakalera sortzeko liburutegiaren esparruan sortua.
- ‘Ageing On: ariketa fisikoa bizi-proiektuen eragile gisa egoitzetan”, UPV/EHUrena.
- ‘Lkaleak-Egiako adinekoei laguntza-sareak ehuntzen’, Donostia / San Sebastiángo Udalarena, beste eragile batzuekin batera.
Jardunaldia
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, bihar, “Europako Jardunbide Egokiak Lagunkoitasunean” II. jardunaldia inauguratuko du; Eusko Jaurlaritzak antolatu du, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian. Bertan, adinekoekin lotutako Europako eta estatuko esperientziak esperientziadun profesionalen eskutik ezagutuko dira.
Jardunaldi honen lehen edizioa azaroaren 15ean izan zen, Bilbon, eta oso arrakastatsua izan zen. Bigarren edizioa Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak antolatu du, eta helburu ditu: erronka eta beharren gainean sakontzea; esperientzia sortzaile eta berritzaileak partekatzea; “jardunbide egokien” esperientzien garapenaren ikaskuntza; Euskadi Lagunkoiaren Jardunbide Egokien Bankuan bildutako jardunbideak zabaltzea; eta euskal erakundeek garatutako jardunbideen ekimenen balioa nabarmentzea.
Euskadi Lagunkoia Sarea Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren ekimena da, Matia fundazioaren lankidetzarekin, haren garapenerako. Sarearekin, egun arte, Euskadiko berrogeita hamar udal baino gehiagok egin dute bat, eta helburua da herritarren eta sektore publikoaren, pribatuaren eta sozialaren parte-hartzea sustatzea, zahartzen diren pertsonentzat erraztaileak diren bizi-inguruneak sustatzean lagunkoitasun-mugimendua garatzeko. Ekimen hau Osasunaren Mundu Erakundeak sustatzen duen ‘Age-friendly Environments Programme’ programan oinarritzen da.