Agertoki globalean Euskadi Basque Country-ren proiekzio aktiboago eta erakargarriago bat indartzea da Nazioartekotze Estrategiaren helburua
2018.eko otsailak 20
Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzak 2020rako Euskadi Basque Country Nazioartekotze Estrategia eta Kanpo Harremanetako Plana aurkeztu ditu Legebiltzarrean
1.900 ekintza aurreikusita daude Euskadi nazioartekotzeko eta 270 milioi euroko aurrekontua izango dute 2020ra arte
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Marian Elorzak agerraldi bat egin du Legebiltzarrean 2020ra begira Euskadi Basque Country (EBC) Nazioartekotze Estrategia eta Kanpo Harremanetako Plana agertoki global berrirako eguneratuta aurkezteko. Bi dokumentu horien azken helburua da agertoki globalean Euskadi aktiboago eta erakargarriago baten proiekzioa indartzea. Horretarako, Estrategiak 1.900 ekintza ditu aurreikusita Euskadi nazioartekotzeko, eta 270 milioi euroko aurrekontua izango dute datozen lau urteetarako.
Kanpo Harremanetarako Idazkariak gaur arratsaldean egin du agerraldia Legebiltzarreko Europako Gaien eta Kanpo Harremanen Batzordean. Kanpo Harremanetarako Zuzendari Leyre Madariaga eta Europako Gaietarako Zuzendari Mikel Anton izan ditu bertan lagun.
Euskadi Basque Country Estrategia XI. Legealdirako Gobernu Programak jasotako 15 Plan Estrategikoetako bat da, datozen urteetan exekutiboaren nazioartekotzea gidatuko duena. Estrategia eguneratu egin da eta 27 dira orain jardute-eremuak Gobernuaren nazioarteko jardueran. Eremu horien artean daude kirola, bizikidetza eta giza eskubideak, gobernantza publikoa, berdintasuna, berrikuntza, lanbide heziketa eta gizarte-politikak, besteren artean.
1.900 ekintza daude aurreikusita Euskadiren kanporako proiekzioari begira, eta 270 milioi euroko aurrekontua izango dute 2020ra arte.
JARDUEREN TIPOLOGIA |
JARDUEREN KOP. (2018-2020 epealdia) |
Lankidetza eta partaidetza nazioarteko proiektuetan eta sareetan |
400 |
Partaidetza aktiboa nazioarteko ekitaldietan, argitalpenetan eta foroetan |
350 |
Asistentzia prospektiboa ekitaldi/konferentzietara edota bilera aldeaniztunetara |
450 |
Bidaien antolamendua atzerrira |
200 |
Atzerriko ordezkaritzen topaketak edota harrerak Euskadin |
250 |
Finantzaketa-programen sustapena eta babes ekonomikoa nazioartekotze-esparruan |
250 |