Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak Euskadiren historiarekin lotutako zenbait toki bisitatu ditu Madrilen eta euskal komunitateko taldeekin bildu da
2017.eko maiatzak 08
Gorka Alvarez Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak Madrilera egin du bidaia duela gutxi, bertatik bertara ezagutzeko hiriburu horretako euskal komunitate handiaren egoera eta Euskadiren historiarekin lotutako zenbait toki bisitatzeko.
Bere zuzendaritzako eta Eusko Jaurlaritzaren Madrileko ordezkaritzako teknikoek lagunduta, Jaurlaritzaren arduradunak zenbait bilera izan zituen Euskal Etxearen ordezkariekin, Euskal Herrian Sorturiko eta Jatorrizkoen Erret Elkartearenekin, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Gorteko Ordezkaritzarenekin eta Txoko-Zahar Elkarte Gastronomikoarenekin.
Halaber, euskal ordezkaritzak “Plataforma Salvemos el Frontón Beti Jai” delakoren eskutik ezagutu ditu pilotaleku enblematiko hori salbatu eta mantentzeko Madrilen egin diren ekimen guztiak, eta egiten ari diren sendotze eta errekuperatze lanak bisitatu ditu, Madrileko Udalaren Ondare Saileko agintariek eta obraren arduradunek lagunduta.
Beti Jai pilotalekua bakarra da bere mailan mundu osoan, eta kultura ondasun izendatuta dago monumentuen sailean. 1893an hasi ziren eraikitzen Marqués de Riscal kaleko 7an eta 10.800 metro koadroko azalera eraikia du. 4.000 ikusleentzako harmailak zituen, burdin landuzko balkoitxodun lau solairutan. Eraikinean hainbat estilo nabari dira –elektrizismoa edo neomudejarra, esaterako–, baita barneko burdinazko egitura ere. Oso aurreratuta daude zaharberritze lanak, eraikinari emango zaion azken erabilpena erabaki gabe badago ere.
Egitarauaren barnean egon da, baita ere, Reina Sofía-ko “Piedad y terror en Picasso. El camino a Guernica” erakusketa ikustea eta Senatua bisitatzea.