Haizea Wind fabirkazio aurreratua eta energia eolikoa Bilboko Portuan
2017.eko uztailak 17
Gaur goizean jarri da Bilboko Portuan Haizea Wind enpresa proiektuaren lehen harria. 55 miloi euroko inbertsoarekin, itsasoko dorre eolikoak egingo ditu enpresa honek eta 200 lanpostu inguru sortuko ditu.
Arantxa Tapia sailburuak hitza hartu du ekitaldian eta industria eolikoak Euskadin duen garrantzia azpimarratu du. 15.000 pertsonek egiten dute lan sektorean, horietatik 1000 ikerkuntzara bideratzen direlarik. Lurraldean 105 enpresa dira eta guztira 7.322 miloi euro fakturatzen dituzte.
Tapiak baieztatu du "zifra hauek agerian uzten dute alor industrialean nahiz teknologikoan duten lehiakortasun eta garapen maila" eta sektorea balioan jarri du kate osoak duen potentzialtasuna "elkarrekin bizi direlako erreferentziazko enpresa handiak eta enpresa auxiliar asko".