"Casa Eceiza" euskal ETE onenari Carrefour sariaren irabazlea
2017.eko abenduak 04
Enpresa berritzaileena saria Zubelzu Piparrak jaso du.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaein Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, gaur bezalako ekitaldiak oso garrantzitsuak direla sektorea indartzeko azpimarratu du.
Gaur Donostiako Miramar Jauregian Carrefour sariak banatu dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien enpresa txiki eta ertainik onenari eta enpresarik berritzaileenari. “Euskadiko PYME onena” saria eta “Enpresa berritzaileena” izan da.
Nekazaritzako elikagaien euskal enpresarik onenaren Carrefour saria, Casa Eceizak jaso du.
Enpresarik berritzaileenaren Carrefour saria berriz, Zubelzu Piparrak enpresarentzat izan da.
Sarien banaketa ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, Carrefour Eskualdeko zuzendariak Euskadin, Emilio Muñozek eta Oiartzuneko Carrefour supermerkatuaren zuzendariak, Javier Plasenciak, parte hartu dute.
Saritutako enpresak Carrefour-eko bazkideek bozka bidez aukeratu zituzten “Eskadiko Pyme azoka” kanpainan; kanpaina hori uztailean ospatu zen kateak euskal autonomia erkidegoan dituen bost hipermerkatuetan. Erakusketan parte hartu zuten bertako 68 enpresak eta eskualdeko produktuen 357 erreferentziak.
Tradizioa eta berrikuntza elkarren osagarri dira Carrefour-ek saritutako enpresetan
Casa Eceizak, Euskadiko Pyme onenaren enpresa irabazleak, 1924az geroztik postreak egiten dihardu osagai naturalak erabiliz. Belaunaldiz belaunaldi ikertu egin dute gozogintzako mundua, egileek sortutako errezeten sekretuak beti gordez, helburu argi batekin: beren bezeroei zaporerik onena eskaintzea.
Ekitaldi berberean, “Enpresa berritzaileenaren” saria jaso du Zubelzu Piparrak-ek. Sariaren irabazlea familiako enpresa bat da; 1994an sortu zen, eta “Ibarrako Piper” produktu ezaguna landatu eta lantzen du Eusko labelaren kalitate ziurtagiriarekin.
Konpainiak 2012an produktu berritzaile bat merkaturatu zuen; Zubelzu Gilda klasikoak antxoarekin kontsumitzeko prest. Gaur egun lau pintxo mota egiten ditu lehen mailako kalitatezko produktuekin landuak, benetako Ibarrako piperrarekin: pintxo horiek sarituak izan ziren Bruselan izar bateko "Zapore Gorenaren saria"-rekin (iTQi Kalitate Goreneko Zigilua). Zubelzu Piparrak-en lantaldeak egunez egun lan egiten du produktu bakoitza eta produktu guztien kalitate gorena ziurtatzeko .