"Kultura eta krisi(ondo)a" Jardunaldiak


  • DataAzaroak 14
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak
  • Info Gehiago

Galde Aldizkariak Cultura y Crisis izeneko txosten berezi bat argitaratu berri du. Horren bidez, krisialdi ekonomikoak kultur-politiketan eraginiko ondorioak aztertzen dira ikuspegi desberdinetatik, kulturgintzaren sarean sortutako talka ahaztu gabe. http://www.galde.eu/

Ildo horretatik jarraituz, Kultura Irekia / Cultura Abiertak antolatuta, ‘Kultura eta krisi(ondo)a’  ihardunaldiek, lan interesgarri hau ezagutzera emateaz gain, gure esparru kulturalean gailentzen ari diren erronka eta ingurune berriak argitu nahi dituzte ahal neurrian.

Elkarrizketak azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean garatuko dira, hots, asteazkena eta ostegunean. Bien bitartean, Jaron Rowan, María Ptqk, Enrique Bustamante eta Antonio Rivera izango ditugu euren ezagutza gurekin partekatzeko. Honen informazioa atxikitzen dizugu, gehiago aurkituko duzu hemen: https://www.facebook.com/Kultura-Abierta-255120784547649/?fref=ts

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri