Giza Eskubideen XIV. Zinemaldia: Palmaresa
- DataApirilak 22
- Gaia Ikus-entzunezkoa
IKUSLEEN SARIA FILM LUZE ONENARI
Diez años y divorciada (Ana Nojoom bent alasherah wamotalagah, 2015)
Khadija Al-Salami
Yemen-Frantzia-Arabiar Emirerri Batuak
AMNESTY INTERNATIONALEN SARIA
Among the Believers (2015)
Hemal Trivedi, Mohammed Ali Naqvi
AEB-Pakistan
GAZTE EPAIMAHAIAREN SARIA FILM LABUR ONENARI
Para Sonia (2015)
Sergio Milán
Espainia
Donostiako Giza Eskubideen XIV. Zinemaldiko Gazte Epaimahaiak film labur onenaren saria Sergio Milanen Para Sonia lanari ematea erabaki du, 8,29 puntu (gehienez 10) eskuratu ondoren.
Ehun gazte baino gehiagoz osatutako epaimahaiak lanaren kalitate zinematografikoa eta bere mezuaren originaltasuna, indarra eta inpaktua hartu ditu kontuan. Gainera, film inklusiboa –ikusmen- eta entzumen-urritasunak dituzten pertsonentzako eskuragarria– izatea bereziki baloratu du.
Epaimahaiak Para Sonia lana baloratu du, zentzumenei, emozioei, enpatiari, espiritu positiboari eta hobetzeko espirituari –ikusmen-arazoak dituzten pertsonen ahalmenak erakusten dizkigu– erreparatzen dien film laburra delako
Gainera, “begiak itxita” ikusteko film laburra da, zinemaren historian barrena eramaten gaituena, hitzaren, soinuaren… bitartez irudien indarra sentitzera eta imajinatzera gonbidatuz.
Filmeko protagonista den Sonia Ramírez aktore itsuak, eta gainerako protagonistek, bikoiztaile profesionalek, zinemaren botereak, magiak eta hobetzeko espirituak hesi guztiak gainditzen dituztela erakusten digute.