Argitalpen-data: 2016/05/30
Kontsumobidek epea ireki du 2016-2017 ikasturterako ikastetxeetan prestakuntza-ekintzak eskatzeko
Deialdiak 37 tailer eskaintzen ditu, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat
2016-2017 ikasturterako ikastetxeetan kontsumoari buruzko prestakuntza-ekintzak eskatzeko epea ireki du Kontsumobidek. Zentroek irailaren 30era arte eman ahal izango dute izena, eta 37 tailerren artean (18 Lehen Hezkuntzako ikasleentzat eta 19 Bigarren Hezkuntzako 1. ziklokoentzat) aukeratu ahal izango dute.
Kontsumobidek honako helburu hauek bilatzen ditu, doako programa honekin: batetik, ikasleei baliabideak ematea kontsumo-gizartean pertsona kritiko eta arduratsu modura jokatu dezaten; eta, bestetik, kontsumoaren ondoriozko fenomeno jakin batzuen aurrean erabakiak har ditzaten erraztea. Ikasleentzako tailerrez gain, deialdiak gurasoentzako bestelako jarduerak ere hartzen ditu bere barne; bai eta kontsumoaren arloko pedagogia-orientazioko zerbitzu bat ere irakasleentzat.
Lehen Hezkuntzarako tailerrak:
- Kontsumitzen ikasiko dut
- Elikagaien ekoizpena
- Supermerkatua eta erosketa
- Fruta eta barazkiak
- Litxarreriak
- Ontziak eta euren berrerabilera
- Produktu baten bizi-zikloa
- Ura: kontsumoa eta aurreztea
- Energia
- Garraiobideak
- Jolasa eta jostailuak
- Bideo-jokoak
- Publizitatearen analisia
- Arriskuak sahiestu
- Elikagaiak: etiketak eta osarea
- Badakizu zer janzten duzun? Etiketak esaten dizu
- Etxeko-ekonomiaren jokoa
- Telefono mugikorra eta Internet
Bigarren Hezkuntzarako tailerrak:
- Kontsumitzen ikasiko dut
- Bidaian ere eskubide eta betebehar
- Elikadura osasuntsua
- Elikagaien manipulazio segurua
- Kontsumoa eta ingurumena
- Produktu baten bizi-zikloa
- Ura: nola kontsumitu eta aurreztu
- Aurrezpen energetikoa
- Aisia eta kontsumoa
- Bideo-jokoak
- Publizitatea eta markak
- Publizitatea eta gorputzaren gurtza
- Arriskuak saihestu
- Elikagaiak: etiketak eta osaera
- Bidezko merkataritza
- Badakizu zer janzten duzun? Etiketak esaten dizu
- Etxeko ekonomia jokoan
- Telefono mugikorra
- Internet