Inturiako presa (Leitzaran, Andoain) eraisteko 5. Faseko lanon barruan, URAk ibaiertzak egonkortu berri ditu

Argitalpen-data: 

Inturiako presa eraisteko lanon barruan ibaiertzak egonkortzen

2016.09.15. Andoain. Elduainen dagoen Inturia presaren eraisketa-lanon barruan dagoen ekimena da: Inturiako presaren  12,90 metro altu eta 60 metro luzeko pareta eraitsi eta gero, ertzak egonkortzeko lehen  lan sorta  egin zen, besteak beste, Plazaolako  Bide berdea berriro irekitzeko. Orain, Inturia presaren eraisketa lanen azken fasean, lan-eremuan ertzen behin betiko egonkortzea burutu da. 

5. fase honetan, Leitzarango ibaiaren ibilgua birmoldatu egin da: bai ibaiaren ubidea ezkerreko ertzera mugitzeko eta  ibilgu berriari 13 metro zabal emateko.

Eskuineko aldean harri-lubeta lehorra eginda —135 metro luze—,2,20 eta 3,80 metro arteko altueran; bidenabar,  Leitzarango pista eusten duen oinarri gisa dihardu. Modu honetara, Leitzarango pista  berreskuratu egin da berriz igarotzeko: bai  tokiko bizilagunentzat, bai Plazaolako antzinako trenbidearen ibilbideko oinezkoentzat, baita suhiltzaileen ibilgailuentzako edota bailara honetako basozainentzako ere.

Eremuko lurraldean erasanak murrizte aldera, betelan hau biodegradagarria den koko-manta batekin babestua izan da.Horrez gain, lanok hornidurako hodi baten birjartzea ahalbidetu dute eta Leitzarango pistaren zoladuraren berdintze lanak egin dira.

Inturiako presa zen zalantzarik gabe ibaian zegoen oztoporik nagusiena: izan ere, hartu-eman ekologikoa errotik erauzten baitzuen goi eta beheko tarteen artean. Halaber, urtegi artifizial zabala sortzen zen, eta, hartara, ibai-fauna bertan bizitzeko ezinbesteko diren tarte azkar eta geldiune txikien segida eteten zen.

Presaren tamaina aintzat hartuta, eraisketa atalka egitearen alde egin zen; hartara, ibaiak berak  sedimentu solidoen emari naturala berrezartzea ahalbidetzeko. Aurreneko bi faseak GURATRANS proiektuaren barne egin ziren: Europako proiektu bat, muga administratibo eta geografikoen gainetik, Mendebaldeko Pirinioetako ibai partekatuen kudeaketa hobetzea bilatzen duena. Lanok EBko ingurumena hobetzeko LIFE programaren barne dira.