Argitalpen-data: 2015/03/25

Enplegu eta gizarte politiketako sailak 75 eee izapidetu zituen otsailean

Lanbide.

Otsailean,  Enplegu  eta  Gizarte  Politiketako  Sailak  enplegu-erregulazioko  75 espediente izapidetu zituen; hau da, urtarrilean baino % 21 gutxiago (95), eta iazko  otsailean  baino  %  53  gutxiago  (160).  Espediente  guztietatik,  63  (% 84) aurreko baten jarraipena izan dira, eta 625 langileri eragin diete (% 78).

Etendura-espedienteak  43  izan  dira,  lanaldia  murriztekoak  30  eta  azkentzeko espedienteak  2.  Etendura-espedienteek  646  langileri eragin  zieten,  iazko hilabete  berean  baino  % 44  gutxiagori;  lan-jardunaldia  murriztekoek  111
langileri  (-% 49);  eta  iraungitze-espedienteek  46ri,  iazko  otsailean  baino  % 87 gutxiagori (158).

Sektoreka,  otsailean  ez  zen  erregulazio-espedienterik  izapidetu  lehen sektorean.  Besteetan,  ehunekoak  antzekoak  izan  ziren  aurreko  hilabeteen aldean: eraikuntza (% 13), industria (% 41) eta zerbitzuak (% 46). Egun,  705  espediente  daude  indarrean  eta  7.785  langileri  eragiten  diete; horietatik,  6.568  (%  84)  aurreko  espediente  baten  jarraipenaren  eraginpeko langileak dira.

Hauexek  dira  gehien  kaltetutako  eskualdeak:  Arabako Lautada,  Bilbo  Handia eta Donostialdea.

OHARRA: Enplegu  Erregulazioko  Espedienteen  (EEE)  estatistika  osoa  Enplegu  eta  Gizarte  Politiketako  Sailaren webgunean ikus daiteke.
http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-conttrl/es/contenidos/informacion/estadisticastrabjo/es_esttraba/estadisticastrabajo.html