Arautegia
InprimatuERABAKIA, 2024ko urriaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez betearazten baita Euskal Autonomia erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzietako salak eman zuen 91/2023 epaia, 2023ko otsailaren 17koa, epai horrek ezeztatzen du Osakidetzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, azaroaren 10eko 59/2021 epaiaren aurkakoa, Bilboko administrazioarekiko auzietako 6. zenbakiko epaitegiak emandakoa 30/2021 prozedura arruntean, prozedura horrek baliogabetzen du 2019ko uztailaren 23ko erabakia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez arautzen baitira kudeaketa klinikoko unitateen eratzea, egitura eta funtzionamendua, kudeaketa klinikoko kontratuak, erreferentziazko unitateak eta kudeaketa klinikoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Akordioa
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 212
- Hurrenkera-zk.: 4979
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/10/17
- Argitaratze-data: 2024/10/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Lehenengoa. Euskadiko Medikuen Sindikatuak (SME) administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri zuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren aurka, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko uztailaren 23ko Erabakia baliogabetzeko eskatzeko erabaki horren bidez, kudeaketa klinikoko unitateen eratzea, egitura eta funtzionamendua, kudeaketa klinikoko kontratuak, erreferentziazko unitateak eta kudeaketa klinikoko erabakiak arautzen dira, eta auzi-errekurtso horri jarraipena eman zitzaion Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6. zenbakiko Epaitegian, 30/2021 prozedura arrunt gisa erregistratuta.
Bigarrena. 2021eko ekainaren 2an, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6. zenbakiko Epaitegiak azaroaren 10eko 59/2021 epaia eman zuen; haren bidez, aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aztertu egin zen, eta hura baliogabetu.
Hirugarrena. 2021eko abenduaren 3an, Osakidetzako ordezkaritza prozesalak apelazio-errekurtsoa aurkeztu zuen (61/2022 apelazio-errekurtso gisa erregistratu zena) Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian 59/2021 epaiaren aurka.
Laugarrena. 2023ko otsailaren 17an, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 91/2023 epaia eman zuen, honako epaitza honekin:
Baliogabetzen dugu 61/2022 apelazio-errekurtsoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko ordezkaritza prozesalak egindakoa azaroaren 10eko 59/2021 epaiaren aurka Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6. zenbakiko Epaitegiarena.
Auzialdi honetan sortutako kostuak alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiogu.
Bosgarrena. Kasazio-errekurtsoak eta kasazio-errekurtso autonomikoak ez direnez onartu, aipatutako epaia irmo bihurtu da. Hori dela-eta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak epai hori betearazteari ekin dio.
Lehenengoa. Osakidetzako Administrazio Kontseiluari dagokio epaitza betearaztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.
Bigarrena. Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2023ko otsailaren 17ko 91/2023 epaiaren, eta Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6. zenbakiko Epaitegiaren azaroaren 10eko 59/2021 epaiaren arabera, eta azken epai horren epaitzan xedatutakoa betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak honako hau
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak 2023ko otsailaren 17an emandako erabaki judiziala bete dadin agintzea, zeinaren bidez aztertzen baita bere unean Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko uztailaren 23ko Erabakiaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa 2019ko erabaki horren bidez kudeaketa klinikoko unitateen eratzea, egitura eta funtzionamendua, kudeaketa klinikoko kontratuak, erreferentziazko unitateak eta kudeaketa klinikoko erabakiak arautzen dira.
Bigarrena. Epaitza judiziala betearaztea eta hura baliogabetu.
Hirugarrena. Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.
Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, eta horren berri ematea betearaziko den epaia egin zuen epaileari. Horretaz gain, SMEri erabaki horren berri ematea.
Bosgarrena. Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea aipatutako epaitegiari dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 103.1 eta 109. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 17.
Administrazio Kontseiluko lehendakaria,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.