Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Hezkuntzako sailburuaren 2024ko apirilaren 26ko Agindua. Horren bidez, 2024-2025 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta pribatu itunduek eskaintzen dituzten hezkuntza-sistemako ziurtagiri profesionalak (C graduak), oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako lanbide-heziketako zikloak (D graduak), espezializazio-ikastaroak (E graduak) eta oinarrizko eta erdi-mailako ibilbide integratuetan izena emateko eskaerak aurkezteko, berauek onartzeko eta matrikula egiteko epeak biltzen dituen egutegi komuna ezartzen da, eta zentro horietan onartua izateko eta matrikula egiteko jarraibideak onesten dira, hezkuntza hori eskaintzen duten zentro guztietan eskaerak grabatzeko eta matrikula egiteko irizpideak onesteaz gain.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2295
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/04/26
  • Argitaratze-data: 2024/05/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira Agindu honetan: Hezkuntzako sailburuaren 2024ko apirilaren 26ko Agindua. Horren bidez, 2024-2025 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta pribatu itunduek eskaintzen dituzten hezkuntza-sistemako ziurtagiri profesionalak (C graduak), oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako lanbide-heziketako zikloak (D graduak), espezializazio-ikastaroak (E graduak) eta oinarrizko eta erdi-mailako ibilbide integratuetan izena emateko eskaerak aurkezteko, berauek onartzeko eta matrikula egiteko epeak biltzen dituen egutegi komuna ezartzen da, eta zentro horietan onartua izateko eta matrikula egiteko jarraibideak onesten dira, hezkuntza hori eskaintzen duten zentro guztietan eskaerak grabatzeko eta matrikula egiteko irizpideak onesteaz gain. Agindu hori 2024ko maiatzaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (86. zk.) argitaratu da. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2024/2090 (50/26) orrialdean, II eranskinean, hirugarren jarraibidean 9.a.2 puntuan,

hau dio:

Plazen % 40 Lanbide Heziketako teknikari titulua egiaztatzen dutenentzat, azken hiru ikasturteetan lortuta, eta V. eranskineko II. taulan zerrendatutako lehentasun-hurrenkerari jarraituz Erdi-mailako titulu batetik goi-mailako titulu batera sartzeko lehentasunak.

baina hau esan behar du:

Plazen % 40 Lanbide Heziketako teknikari titulua egiaztatzen dutenentzat, lehentasuna izanik azken hiru ikasturteetan lortuta dutenek, eta V. eranskineko II. taulan zerrendatutako lehentasun-hurrenkerari jarraituz Erdi-mailako titulu batetik goi-mailako titulu batera sartzeko lehentasunak.

2024/2090 (50/28) orrialdean, II eranskinean, laugarren jarraibidean, 2. puntuan,

hau dio:

  1. Esleipen-prozeduran parte hartu beharrik ez duten ikasleek (errepikatzaile izateagatik edo ikastetxe berean 1. mailatik 2. mailara igotzeagatik) epe honetan egingo dute matrikula: ekainaren 6tik 28ra, biak barne. Hori egin ezean, ikasten ari diren zikloko plazari uko egiten diotela ulertuko da.

Baina hau esan behar du:

  1. Esleipen-prozeduran parte hartu beharrik ez duten ikasleek (errepikatzaile izateagatik edo ikastetxe berean 1. mailatik 2. mailara igotzeagatik) epe honetan egingo dute matrikula: ekainaren 3tik 28ra, biak barne. Hori egin ezean, ikasten ari diren zikloko plazari uko egiten diotela ulertuko da.