Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2023ko urtarrilaren 31koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2023an euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko lau bekatarako deialdia arautzen eta onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 33
  • Hurrenkera-zk.: 823
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/31
  • Argitaratze-data: 2023/02/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako huts bat aurkitu da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko urtarrilaren 31ko Aginduan, hain zuzen ere 2023an euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko lau bekatarako deialdia arautzen eta onartzen duena (2023ko otsailaren 13ko EHAA, 30. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Aginduaren 6.3 artikuluan, 2023/743 (11/5) orrialdean, hau dio:

  1. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak aurrez aurre eta bide elektronikoz izapidetzeko moduari buruzko zehaztapenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri, eta honako helbide honetan eskura daitezke: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1091609.

Baina hau esan behar du:

  1. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak aurrez aurre eta bide elektronikoz izapidetzeko moduari buruzko zehaztapenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri, eta honako helbide honetan eskura daitezke: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1091610.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.