Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2023ko urriaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kentzen, izendatzen eta berresten baitira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 225
- Hurrenkera-zk.: 5284
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/10/23
- Argitaratze-data: 2023/11/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Era horretako huts bat atzeman da Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 23ko Aginduaren testuan (2023ko azaroaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 213. zk.). Agindu horren bidez, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kentzen, izendatzen eta berresten dira. Hutsa ikusirik, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2023/5040 (3/2) orrialdean, hau dio:
Irati Tobar Solabarrieta andrea.
baina hau esan behar du:
Irati Tobar Eguzkitza andrea.