Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2024ko uztailaren 4koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, deialdia egiten duena 2024-2025 ikasturtean unibertsitateko eta beste goi-mailako ikasketa batzuk egiteko beketarako, eta desgaitasun fisiko edo psikikoa eta mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko dirulaguntzetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 183
  • Hurrenkera-zk.: 4345
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/07/04
  • Argitaratze-data: 2024/09/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak atzeman dira 2024-2025 ikasturtean unibertsitateko eta beste goi-mailako ikasketa batzuk egiteko beketarako, eta desgaitasun fisiko edo psikikoa eta mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2024ko uztailaren 4ko Aginduan [2024ko uztailaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (140 zk.) argitaratua]. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

  1. artikuluan 18.2 artikulua aipatzen den guztietan 18.3 artikulua da aipatu beharrekoa.