Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko urriaren 30ekoa, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 223
- Hurrenkera-zk.: 5259
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/10/30
- Argitaratze-data: 2024/11/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko Etxebizitza Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat hutsik dagoenez (kodea: 520010; dotazioa: 145), Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, sail honek erabaki du agindu honen eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea. Hauek dira deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa. Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, Lanpostuen Zerrendan ezarrita dauden baldintzak betetzen badituzte (eranskinean zehaztuta daude).
Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, baina ez honako egoera hauetan badaude:
Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita daukaten funtzionarioek ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.
Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik, lanera itzuli baino lehen, eszedentzian egon beharreko denbora bete ez duten langileek.
Orobat, parte hartu ahal izango dute beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako eta Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, bai eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek ere, baldin eta espresuki ezartzen bada langile mota horrek betetzeko moduko lanpostua dela, eta, hortaz, zehazki identifikatzen bada dagokion kodearekin, agiri honen eranskinean zehaztutakoarekin bat etorriz.
Langile horiek deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, baldin eta Lanpostu Zerrendan ezarritako baldintzak egiaztatzen badituzte eta zerbitzu aktiboko administrazio-egoeran edo jatorrizko administrazioan lanpostua gordetzea dakarren administrazio-egoeran badaude, non eta ez duten 6 hilabetetik beherako eginkizun-gabetze behin-behinekoa edo irmoa.
Bigarrena. Eskabideak.
Eskatzaileek, datu pertsonalak eta gaur egungo destinoa zehaztuta, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren langileen gaietan eskumena duen Zuzendaritzara bidaliko dituzte eskabideak 15 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Hirugarrena. Betekizunak eta merezimenduak.
Parte hartzeko eskabideari «curriculum vitae» erantsiko zaio, eta, hor, datu pertsonalak eta zein talde, azpitalde edo kidegotakoa den zehazteaz gain, beste hauek ere jasoko dira:
Tituluak.
Administrazio publikoan zein, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak, batez ere lehiatzen den lanpostuaren antzeko funtzioak dituztenak.
Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.
Jasotako edo emandako prestakuntza-ikastaroak.
Hizkuntza-ezaupideak.
Eskatutako lanpostuari esleitutako funtzioekin lotuta, jakinaraztea egoki jotzen den bestelako merezimendu guztiak.
Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek, Langileen Erregistroan ez badaude.
Hautagaia deitutako lanpostuaren funtzioetara ongi egokitzen dela bermatze aldera, deialdia egin duen organoari aukera ematen zaio hautagaiak alegatu dituen merezimenduak egiaztatzeko egoki jotzen dituen bitartekoak erabil ditzan; elkarrizketa pertsonala edo proba egin dezake horretarako, edo Giza Baliabideen Zerbitzuko organo teknikoen txostenak eskatu.
Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete behar dira eskatzen diren betekizunak, eta esleitutako lanpostuez jabetu arte eutsi behar zaie. Parte hartzeko baldintzak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezin izango dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.
Laugarrena. Ebazpena.
Deialdi hau Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideek aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Lanpostua lortzen duen pertsonak ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du. Hala ere, zuzendariordetzetako eta lurralde-ordezkaritzetako titularren lanpostuen kasuan, lanpostua erreserbatu egingo da lehiaketa bidez edo karrerako funtzionario izatera iristeko prozesu baten bidez denean.
Agindu hori arrazoitzeko, azalduko da, batetik, aukeratutako hautagaiak betetzen dituela deialdian eskatutako betekizunak eta zehaztapenak eta baduela izendapenerako behar den gaitasuna, eta, bestetik, aukeratutako hautagaia egokia dela beste hautagaien aldean (baldin badaude), merezimenduak konparatuta (eta, hala badagokio, elkarrizketaren edo probaren emaitza ikusita), indarrean dagoen legeriak eta Lanpostu Zerrendak lanpostuari esleitutako zereginen ikuspegitik,
Deialdia hutsik geratu dela deklaratu ahal izango da, hautagaietatik batek ere ez badu kasuan kasuko lanpostua betetzeko merezimendu nahikorik.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke eman duen organoari jakinarazpena iragarri eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 30a.
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,
DENIS ITXASO GONZÁLEZ.
Lanpostua:
Izena: goi-kargudunaren idazkaria (kodea: 520010; dotazioa: 145).
Kokapena: Etxebizitza Sailburuordetza.
Saila: Etxebizitza eta Hiri Agenda.
Herria: Vitoria-Gasteiz.
Kidegoak: C1 Administraria / C2 Administrari laguntzailea.
Destino-osagarriaren maila: 18.
Berariazko osagarria: VI-A.
Hizkuntza-eskakizuna: 2.a.
Derrigortasun-data: 2002-12-31.