Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko urriaren 10ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, sail honetako lanpostu bat -Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzako «lurralde-ordezkaria», 511786 kodea, 10 dotazioa- izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 203
  • Hurrenkera-zk.: 4761
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/10/10
  • Argitaratze-data: 2024/10/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: EAEko udalak; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailean Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkariaren lanpostu hutsa dela eta (511786. kodea, 10 dotazioa), Euskal Funtzio Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 94.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman duelarik, eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa. Parte hartzeko baldintzak.

  1. Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, Lanpostu Zerrendan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte (eranskinean zehaztuta daude).

  2. Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, honako egoera hauetan izan ezik:

    1. Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezingo dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.

    2. Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik, lanera itzuli baino lehen, eszedentzian egon beharreko denbora bete ez duten langileek.

      Orobat, parte hartu ahal izango dute beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako eta Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, bai eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek ere, betiere espresuki ezartzen bada langile mota horrek betetzeko moduko lanpostua dela, eta, hortaz, zehazki identifikatzen bada dagokion kodearekin, agiri honen eranskinean zehaztutakoarekin bat etorriz.

      Langile horiek deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, betiere Lanpostu Zerrendan ezarritako baldintzak egiaztatzen badituzte eta zerbitzu aktiboko administrazio-egoeran edo jatorrizko administrazioan lanpostua gordetzea dakarren administrazio-egoeran badaude, non eta ez duten 6 hilabetetik beherako eginkizun-gabetze behin-behinekoa edo irmoa.

      Bigarrena. Eskabideak.

      1. Eskatzaileek, datu pertsonalak eta gaur egungo destinoa zehaztuta, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailean langileen gaietan eskumena duen zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak 15 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

        Hirugarrena. Betekizunak eta merezimenduak.

        Parte hartzeko eskabideari «curriculum vitaea» erantsiko zaio, eta, hor, datu pertsonalak eta zein talde, azpitalde, kidego edo eskalatakoa den zehazteaz gain, beste hauek ere jasoko dira:

        1. Tituluak.

        2. Administrazio publikoan zein, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak, batez ere lehiatzen den lanpostuaren antzeko funtzioak dituztenak.

        3. Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.

        4. Jasotako edo emandako prestakuntza-ikastaroak.

        5. Hizkuntza-ezagupenak.

        6. Eskatutako lanpostuari esleitutako funtzioarekin lotuta, jakinaraztea egoki jotzen den bestelako merezimendu guztiak.

          Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek, Langileen Erregistroan ez badaude.

          Hautagaia deitutako lanpostuaren funtzioetara ongi egokitzen dela bermatze aldera, deialdia egin duen organori aukera ematen zaio hautagaiak alegatu dituen merezimenduak egiaztatzeko egoki jotzen dituen bitartekoak erabil ditzan; elkarrizketa pertsonala edo proba egin dezake horretarako, edo Giza Baliabideen Zerbitzuko organo teknikoen txostenak eskatu.

          Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan bete behar dira eskatutako betekizunak, eta esleitutako lanpostuez jabetu arte eutsi behar zaie. Parte hartzeko baldintzak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezin izango dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

          Laugarrena. Ebazpena.

          Deialdi hau Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik gehienez hilabeteko epean. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

          Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarri den epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

          Ebazpen hori arrazoitzeko, azalduko da, batetik, aukeratutako hautagaiak betetzen dituela deialdian eskatutako betekizunak eta zehaztapenak eta baduela izendapenerako behar den gaitasuna, eta, bestetik, aukeratutako hautagaia egokia dela beste hautagaien aldean (baldin badaude), merezimenduak konparatuta (eta, hala badagokio, elkarrizketaren edo probaren emaitza ikusita), betiere indarrean dagoen legeriak eta Lanpostu Zerrendak lanpostuari esleitutako zereginen ikuspegitik.

          Deialdia hutsik geratu dela deklaratu ahal izango da, hautagaietako bakar batek ere ez badu kasuan kasuko lanpostua betetzeko merezimendu nahikorik.

          Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 10a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,

MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.

Deitutako lanpostua: Lurralde-ordezkaria.

Kodea: 511786.

Dotazioa: 10.

Kidegoak: A taldeko kidegoak-aukerak-eskalak (EAP).

Destino-osagarriaren maila: 29.

Berariazko osagarria: 0-A.

Kokapena: Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritza.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Hizkuntza-eskakizuna: 4.

Derrigortasun-data: -

Berariazko ezagutzak: -

Betebeharrak:

Estatuko edozein administrazio publikotako A1 azpitaldeko eskalaren batekoa izatea.

Estatuko edozein administrazio publikotako A1 azpitaldeko eskalaren bateko karrerako funtzionario izatea eta jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

Era berean, prozedura honen bidez jarduneko zerbitzura itzulita, parte har dezakete lehen aipatutako eskalako karrerako funtzionario izanik nahitaezko eszedentzian daudenek, zerbitzuak beste administrazio publiko batzuetan ematen ari direnek, edo eginkizun-gabetuta edo borondatezko eszedentzian daudenek, baldin eta egoera horietarako ezarritako epea bete baldin badute.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.