Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko irailaren 9koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko behin-behineko langile bat izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 183
- Hurrenkera-zk.: 4330
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/09/09
- Argitaratze-data: 2024/09/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluak, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluek eta aplikagarriak diren gainerako arauek emandako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau
Lehenengoa. Joseba San Nicolás Egaña jauna komunikazio-gaien aholkulari izendatzea Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailean (5223 kodea, 13. dotazioa, zuzendari-maila).
Bigarrena. Egin beharreko zereginak aholkularitza-lanpostuei dagozkienak eta atxikita dagoen eremuko zeregin espezifikoak izango dira.
Hirugarrena. Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goren-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 artikuluetan jasotako aurreikuspenen bat edo guztiak aplikatzeko.
Laugarrena. Izendapen honek 2024ko irailaren 11n izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki iraungiko da izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean, hargatik eragotzi gabe aurretik edozein unetan ezeztatu ahal izatea.
Bosgarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi berari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 9a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.