Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko irailaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, Zallako (Bizkaia) «Maristak Zalla» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 182
  • Hurrenkera-zk.: 4306
  • Xedapen-zk.: 1884
  • Xedapen-data: 2024/09/02
  • Argitaratze-data: 2024/09/18

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

«Casa Maristas-San Miguel» erakundeak Zallako (Bizkaia) «Maristak Zalla» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Hermanos Maristak» erakundearen izenean, ikastetxe horren titulartasuna aldatzeko egin duen eskabidea aztertu da.

Eskabide horri lotutako espedientea ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua) eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Baimena ematea Zallako (Bizkaia) «Maristak Zalla» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko. Orain arte, «Hermanos Maristas» erakundea izan da ikastetxe horren titularra, baina 2024ko irailaren 1etik aurrera, ordea, «Maristak Euskadi Fundazioa» erakundeak izango du titulartasuna. Horrenbestez, erakunde hori subrogatuta geratuko da aitortzen zaion titulartasuneko ikastetxeari dagozkion betebehar eta eskubideetan.

Bigarrena. Titulartasun-aldaketak ez du eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan eta ikastetxea Hezkuntza Sailaren Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Ikastetxearen kodeak: 014828 (EAE) eta 48008151 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Maristak Zalla».

Titularra: «Maristak Euskadi Fundazioa».

Helbidea: Lehendakari Agirre, 12-14.

Udalerria: Zalla.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 7 unitate, honako edukierakoak:

Unitate bat 0-1 urte bitarteko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

3 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.

3 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostuko edukierakoak.

Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostuko edukierakoak.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostuko edukierakoak.

Lanbide Heziketa:

Lanbide-arloa: administrazioa eta kudeaketa.

Administrazio-zerbitzuak, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide- arloa: nekazaritza.

Nekazaritza-lorezaintza eta lore-konposizioa, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide- arloa: elektrizitatea eta elektronika.

Elektrizitatea eta elektronika, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide- arloa: fabrikazio mekanikoa.

Elementu metalikoen fabrikazioa, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Soldadura eta galdaragintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide- arloa: instalatze- eta mantentze-lanak.

Hozteko eta girotzeko instalazioak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Beroa sortzeko instalazioak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide- arloa: Energia eta ura.

Energia-eraginkortasuna eta eguzki-energia termikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Hezkuntza berezia: 3 gela ireki.

Hirugarrena. Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarria den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, bere legezko ordezkariaren bidez, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Laugarrena. Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 2a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik