Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko azaroaren 8koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez notarioak izendatzen baitira, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko lehiaketa ebatzi izanaren ondorioz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Giza Eskubideen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 5311
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/11/08
  • Argitaratze-data: 2024/11/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi da hutsik dauden notariotzak betetzeko bideratutako espedientea. Notariotza horiek Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2024ko irailaren 12ko Ebazpen bidez deitutako lehiaketa arruntean sartu ziren (2024ko irailaren 23ko BOE), eta, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena emandako ahalmenez baliatuta, honako hau

Lehenengoa. Iragarri diren Euskal Autonomia Erkidegoko notariotzak betetzeko, ondoren aipatzen diren notarioak izendatzea.

Vitoria-Gasteizko notariotza: Enara Basabe Belaustegui andrea (arrazoia: Luis Miguel Motos Aragón jaunaren lekualdatzea).

Getxoko notariotza: Matías Ruiz Echeverría (arrazoia: Mariano Javier Gimeno Gómez-Lafuente jaunak erretiroa hartu du).

Basauriko notariotza: Pedro Lecuona Ortúzar (arrazoia: María Raquel Alcocer Ballesteros andrearen lekualdatzea).

Aguraingo notariotza: Sandra Auría Garcés (arrazoia: María Begoña Vallejo Catalina andrearen lekualdatzea).

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 8a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik