Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko azaroaren 11koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko behin-behineko langilea lanpostutik kentzea xedatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 223
- Hurrenkera-zk.: 5255
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/11/11
- Argitaratze-data: 2024/11/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:
Lehenengoa. Lexuri Ugarte Aretxaga andrea Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Komunikazio aholkulari lanpostutik kentzea (kodea: 5223; dotazioa: 14), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargu-uzteak 2024ko azaroaren 11tik aurrera izango ditu ondorioak. Dena dela, kargu-uztearen eguna bat etorriko da zerbitzuak ematen dituen azken egunarekin.
Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindu hau eman duen organoari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 11.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.