Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko apirilaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deitzen baitira IRALE programaren 2024ko udako eta 2024-2025 ikasturteko ikastaroak eta ezartzen baita ikastarook egiteko plazak esleitzeko prozedura.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 91
  • Hurrenkera-zk.: 2226
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/04/22
  • Argitaratze-data: 2024/05/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

1994ko urtarrilaren 28ko Aginduaren bidez (1994-2-11ko EHAA) berritu zuen Hezkuntza Sailak IRALE programa osoa, eta antolamendu-arau berriak ezarri zizkion. Agindu horrek araudi nagusia eskaini dio IRALE programaren eguneroko jardunari, eta horren arabera antolatzen dira, gaur egun ere, programaren hainbat apartatu eta prozedura.

Apurka-apurka, beharrizan berriak agertu dira EAEko eskola-munduan. Ondorioz, IRALE programaren 1994ko moldaera hura premia berri horietara egokituz joan da hainbat xehetasunetan. Aldaketa xumeak edo oso xumeak izan dira egokitze-lan horietariko asko. Aldaketa horiek eta beste hainbat ez dira bat-batean egin, apurka-apurka baizik, eta, normalean, egoera berriaren ezaugarriak eta haien araberako lehentasun nagusiak kasuan kasuko solaskideekin eztabaidatuz, zehaztuz eta adostuz.

IRALE programaren urteetako ibilbide oparoari esker, euskal hezkuntzan aurrerapauso handiak eman dira euskararen ezagutzaren eta erabileraren normalizazioan. Hala ere, urteak joan urteak etorri, premia berriak sortu dira irakasleen hizkuntza-gaikuntzan izan den aldaketa tipologikoaren ondorioz, eta IRALEk, laguntza zerbitzu den aldetik, ahalik eta ongien erantzun beharko die etorkizunean ere irakasleen berariazko premia berri horiei, orain arte egin duen bezalaxe.

2010eko uztailaren 6ko Dekretuak (2010-07-16ko EHAA) onartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa, eta, bertan jasotzen denez, oraindik badaude premiak euskararen eta euskarazko irakaskuntzan: besteak beste, hezkuntza-erronka berriei erantzuteko material egokiak sortzea, eta euskara irakatsi eta eskolak euskaraz ematen dituzten irakasleak didaktikan gaitzea.

Hauekin batera, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuak, 2. artikuluan aplikazio eremu subjektiboa zehazterakoan, unibertsitatez kanpoko irakasleak bere gain hartzen ditu dekretuan xedatutakoa bete beharreko hartzaile gisa. Gauzak horrela, gainerako arloen artean, III. kapituluan hizkuntza-eskakizunen sistemaren inguruan zehazten direnak aplikatuko dira.

Horri guztiari aurre egiteko, hezkuntza-arloan identifikatutako premietara moldatu da urte hauetan IRALE programa, eta euskarazko irakaskuntzan kalitatezko euskara bermatzen duten alderdi didaktikoetan eta materialetan sakondu du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzaren 17/2023 legearen oinarrizko balioak garatzen dituen IV. tituluak hizkuntzek Euskal Hezkuntza Sisteman duten tokia arautzen du. III. kapituluak irakasleen eta irakasle ez diren langileen hizkuntza-gaikuntza indartzeko modua aztertzen du.

Era berean, maiatzaren 30eko 75/2023, 76/2023 eta 77/2023 dekretuek, hurrenez hurren, Haur Hezkuntzari, Batxilergoari eta Oinarrizko Hezkuntzari eragiten diotenek, curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzea dute helburu. Curriculumaren oinarrien eta ikasleen konpetentzien arloarekin batera, Pedagogia eta Kudeaketa-autonomiari propio eskaintzen zaio kapitulu bat. 77/2023 Dekretuaren 20. artikuluan esaterako, «Irakasleen konpetentzia-profila, prestakuntza, koordinazioa eta ebaluazioa» zehazten direnean, irakasleen prestakuntzaren helburu nagusiak finkatzen dira. Irakasleek beren funtzioen berezko erantzukizunak, hau da, ikasleen irteera-profilari lotutako konpetentziak lortzen laguntzearekin loturiko erantzukizunak betetzeko izan beharreko konpetentzia-profil egokia zehazten da.

IRALE programa, prestakuntza-arloan eragile den aldetik, bete-betean lotzen zaie Hezkuntzaren 17/2023 Legeari eta maiatzaren 30eko, 75/2023, 76/2023 eta 77/2023 Dekretuei. IRALE programaren eskaintza nagusia goi-mailako ikastaroak dira, bai eskola-orduz kanpokoak, bai eskola-ordu barnekoak. Nagusiki, ikastaro horiek izan dira programaren berrikuntza nagusia, eta, neurri batean, ikastetxeetan egiten diren berrikuntza-proiektuei eta bertako hezkuntza-eredu pedagogikoei, nahiz hezkuntza- eta hizkuntza-proiektuei erantzuteko baliagarri izan daitezke. Beraz, IRALE programaren helburuak, neurri handi batean, horretara bideratzen dira.

Hori guztia dela eta, hau

Agindu honen xedea da IRALE programaren 2024ko udako eta 2024-2025 ikasturteko ikastaroen eskaintza-deialdia egitea, bai irakastorduz kanpokoak, bai irakastordu barnekoak, eta, ikastarook egiteko plazak lehia-araubidean esleitzeko prozedura ezartzea. Deialdi hau ikastaro horiek egin nahi dituzten unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko eta itunpeko ikastetxe pribatuetako langileei bideratua dago.

  1. Ikastaroak lanorduetan nahiz lanorduz kanpo eskaintzen dira (I. eranskina). Hau da ikastaro bakoitzeko plaza-kopurua:

    1. Lanordu barneko ikastaroak (C1 edo baliokidea dutenentzat):

      R300 ikastaroa: 436 plaza.

      R400 ikastaroa: 40 plaza.

      R600 ikastaroa: 120 plaza.

      R900 ikastaroa: 75 plaza.

      R ikastaroetakoren bateko plaza hutsek gainerako R ikastaroentzako esleitutako plazak emendatuko dituzte baremazioak emandako puntuazioaren arabera, baldin eta, betiere, deialdian ezarritako baldintzak betetzen badituzte eskatzaileek, taldeak osatzeko aukera baldin badago, dagoeneko osatutako taldeetan txertatu ahal badira, eta horretarako bidea nahiz baliabideak baldin badaude.

    2. Lanordu barneko ikastaroak (B2 eta C1 lortzeko):

      U2 ikastaroa: 45 plaza.

      U3 ikastaroa: 70 plaza.

      3000 ikastaroa: 40 plaza.

      4000 ikastaroa: 50 plaza.

      5000 ikastaroa: 60 plaza.

    3. Lanorduz kanpoko ikastaroak (B2 eta C1 lortzeko):

      A ikastaroak: 150 plaza.

      E ikastaroak: 200 plaza.

      Lanorduz kanpoko ikastaroetan bete gabe geratzen diren plazek emendatu egingo dituzte eskaera eskaintza baino handiagoa duten lanorduz kanpoko ikastaroetako plazak. Dena dela, 2024ko aurrekontuetan kreditu egokia eta nahikoa egotearen mende egongo da lanorduetatik kanpoko plaza-kopurua.

      A eta E ikastaroak euskaltegi zein barnetegietan egin ahal izango dira, aurrez aurreko edota autoikaskuntzako modalitateetan. Barnetegien kasuan, IRALEk klaseak bakarrik lagunduko ditu diruz, ez egonaldi-gastuak.

      I. eranskinean jasotzen da ikastaro bakoitza nori dagoen bideratuta.

      II. eranskinean jasotzen dira ikastaroak eta haien ezaugarriak.

Kontuan hartu behar da irakasle batek kontsumituta daukan urteko kreditua kalkulatzeko aintzat hartzen direla bizitza osoan hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko egin dituen liberaziodun ikastaro guztiak.

Lanorduetan eskainitako ikastaro hauetan (U2, U3, 3000, 4000 eta 5000) parte hartu ahal izateko, eskatzaileak ez ditu agortuta izango jarraian zehazten diren gehieneko ordutegi-liberazioko aldiak:

  1. Ikastetxe publikoetako irakasleek 3 urte izango dute guztira: horietatik gehienez 2 urte B2 lortzeko, eta gehienez 2 urte C1 lortzeko.

  2. Ikastetxe publikoetako Hezkuntza Bereziko lan-kontratudun hezitzaileek 3 urte izango dute guztira, salbu HLEA badute.

    1. Guztizko 3 urte horietatik, gehienez 2 urte B2 lortzeko, eta gehienez 2 urte HLEA edo C1 lortzeko.

    2. HLEA izanez gero, gehienez urtebete izango dute C1 eskuratzeko.

  3. Itunpeko ikastetxe pribatuetako irakasle finkoek guztira 2 urte izango dute C1 eskuratzeko.

Ikastetxe publikoetako eta itunpeko ikastetxe pribatuetako irakasleek eta Hezkuntza Bereziko hezitzaileek 2.550 ordu izango dituzte guztira; horietatik, gehienez 1.700 ordu B2 lortzeko, eta gehienez 1.700 ordu C1 lortzeko.

  1. Toki hauetan emango dira lanordu barneko ikastaroak:

    1. U2, U3, 3000, 4000 eta 5000 ikastaroak HABEk izendatzen dituen ikasketa-elkarteetan emango dira.

    2. R ikastaroak IRALEko irakastegietan emango dira.

  2. Toki hauetan emango dira lanorduz kanpoko ikastaroak:

    A eta E ikastaroak HABEk izendatzen dituen ikasketa-elkarteetan emango dira.

Onartutako ikasle bakoitzak dagokion mailaren azterketa egin beharko du ikastaroa amaitutakoan, betiere 3. artikuluko liberazio-aldien mugen barruan.

  1. Udako A eta E ikastaroetan, % 80koa da nahitaezko gutxieneko bertaratzea, eta, ikasturtean zehar egiten diren ikastaroetan, % 75ekoa.

  2. Nahitaezko gutxieneko bertaratzea betetzen bada, ikaslearentzat doan izango da ikastaroa egitea.

  3. Nahitaezko gutxieneko bertaratzea betetzen ez bada, ikastaroaren kostuaren % 50 ordaindu beharko du ikasleak. Ikasleari ordaintzea dagokion zatia ikasle horrek parte hartzen duen IRALE programako hurrengo A edo E ikastaroan ordaindu beharko du.

Deialdi honetan jasotzen diren baldintzak eta eskakizunak betez gero, orokorrak edo ikastaroari berariaz dagozkionak, talde hauen parte diren pertsonek eska ditzakete ikastaroak, zeinak I. eranskinean «X» batez zehazten baitira talde bakoitzarentzat:

Ikastetxe publikoetako irakasle funtzionarioak, finkoak, bitartekoak eta aldi baterakoak.

Ikastetxe pribatuetako irakasle finkoak eta aldi baterakoak.

Ikastetxe publikoetako Hezkuntza Bereziko lan-kontratudun hezitzaile finkoak eta aldi batekoak.

Haurreskolak Partzuergoko hezitzaile finkoak eta ez-finkoak.

Ikastetxe pribatuetako Hezkuntza Bereziko lan-kontratudun hezitzaileak eta 0-3 bitarteko haurren irakasle eta hezitzaileak.

Hezkuntza Saileko Hezkuntza Ikuskaritzako eta irakaskuntzaren laguntza-zerbitzuetako langileak.

  1. Ikastaro horiek egin nahi dituenak, I. eranskinean ikastaro bakoitzerako adierazitako taldekoa izateaz gain, 2023-2024 ikasturtean, deialdi honetako eskabide-epea ireki baino lehen, gutxienez egun batez lan egindakoa izan behar du. Lan hori bat etorri beharko da deialdi honetan parte hartzen duen langileen taldeari esleitutako lanarekin.

  2. R ikastaroa lortu eta egin ahal izateko, aurrekoaz gain, eskakizun hauek ere bete beharko dira:

    1. Kasuaren arabera, ikastetxeko zuzendaritzaren, laguntza-zerbitzuaren edo Hezkuntza Ikuskaritzaren baimena izatea.

    2. Hezkuntza Saileko bitarteko langileek eta aldi baterako lan-kontratudun langileek plaza lortu ahal izango dute, baldin eta ikasturte osoko lanpostu bat esleitzen bazaie 2020ko ekainaren 1eko Aginduak arautzen duen Ikasturtearen Hasierako Esleipen-Prozeduran (2020-06-10eko EHAA).

    3. Ikastetxeetako langileek plaza lortu ahal izango dute baldin eta lanpostu horretan ordezkotza bermatzen bada.

    4. Aurretik R ikastaro bera ez egin izana.

    5. Deialdia argitaratzen denerako egiaztatua izatea C1 edo baliokidea, edo Enplegu publikorako hautaketa- eta betetze-prozeduretarako apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan aurreikusitako salbueste-egoera.

      Ikastaroan hasi aurretik egiaztatuko da b) eta c) baldintzak betetzen direla.

  3. U2, U3, 3000, 4000 eta 5000 ikastaroak egin ahal izateko, 1. puntuan adierazitakoez gain, honako hauek ere bete beharko dira:

    1. Kasuaren arabera, ikastetxeko zuzendaritzaren, laguntza-zerbitzuaren edo Hezkuntza Ikuskaritzaren baimena izatea.

    2. Hezkuntza Saileko bitarteko langileek eta aldi baterako lan-kontratudun langileek plaza lortu ahal izango dute, baldin eta ikasturte osoko lanpostu bat esleitzen bazaie 2020ko ekainaren 1eko Aginduak arautzen duen Ikasturtearen Hasierako Esleipen-Prozeduran (2020-06-10eko EHAA).

    3. Ikastetxeetako langileek plaza lortu ahal izango dute baldin eta lanpostu horretan ordezkotza bermatzen bada.

      3. artikuluan ezarritako gehieneko ordutegi-liberazioko epeak ez gainditzea.

    1. U2 ikastarorako, beharrezkoa izango da, gainera, III. eranskinean aipatutako sarrera-proba gainditzea.

    2. U3 ikastarorako, beharrezkoa izango da deialdia argitaratzen denerako egiaztatua izatea B2 edo baliokidea, edo Enplegu publikorako hautaketa- eta betetze-prozeduretarako apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan aurreikusitako salbueste-egoera. Nolanahi ere, U2 ikastaroa egiteko liberatua dagoenak U3 ikastarorako eskabidea egiteko aukera izango du (paperean, aplikazioan ezin izango baitu), nahiz eta eskabidea egiteko momentuan B2 egiaztatuta ez izan.

    3. 3000 ikastarorako, beharrezkoa izango da III. eranskinean zehazten den eta hizkuntza gaitasunaren mailaketa neurtuko duen sarrera-proba gainditzea.

    4. 4000 ikastarorako, Hezkuntza Bereziko hezitzaileek deialdia argitaratzen den egunerako egiaztatua izan beharko dute B2 edo baliokidea, edo Enplegu publikorako hautaketa- eta betetze-prozeduretarako apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan aurreikusitako salbueste-egoera.

    5. 5000 ikastarorako, beharrezkoa izango da deialdia argitaratzen denerako egiaztatua izatea B2 edo baliokidea, edo Enplegu publikorako hautaketa- eta betetze-prozeduretarako apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan aurreikusitako salbueste-egoera.

      Ikastaroan hasi aurretik egiaztatuko da b) eta c) baldintzak betetzen direla.

  4. Lanorduz kanpo eskaintzen diren A eta E ikastaroak egiteko, 1. apartatuan zehaztuaz gain, beharrezkoa izango da 4. artikuluan ezarritako gehieneko orduak ez gainditzea.

  1. Eskabideak (VIII. eranskina) aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Eskabideak non eta nola aurkeztu:

    1. Funtzionarioek:

      Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2.e) artikuluaren arabera, eskabideak, eta horiekin aurkeztu beharreko dokumentazioa, soilik baliabide elektronikoak erabilita aurkeztuko dituzte, helbide honetan:

      http://www.hezigunea.euskadi.eus > izapideak langileen sailarekin > irale ikastaroak

    2. Itunpeko ikastetxe pribatuetako langileek:

      Eskabideak, eta horiekin aurkeztu beharreko dokumentazioa, aurrez aurre aurkeztu ahalko dituzte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren lurralde-ordezkaritzetan zein Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. artikuluan zehaztutako erregistroetako edozeinetan; edo, baliabide elektronikoak erabilita, helbide honetan:

      http://www.hezigunea.euskadi.eus > izapideak langileen sailarekin > irale ikastaroak

  1. R300 ikastaroa eskatzeko, eskatzaileek galdetegi bat bete beharko dute (IV. eranskina) eskabidea egiteko unean, adierazteko euskarazko komunikazio-konpetentziaren zer arlotan hobetu nahi duten.

  2. R400, R600 eta R900 ikastaroak eskatzeko:

    1. Eskabideaz gain, ikastaroan garatu beharreko proiektuaren memoria labur bat aurkeztu beharko da Hezkuntza Ordezkaritzan, banaka edo taldean. Memoria labur horiek prestatu ahal izateko, IRALEk horrexetarako diseinatutako gidak eskuratu ahal izango dira Hezkuntza Sailaren web-orrian: https://www.euskadi.eus/hezkuntza-euskara

      Proiektuaren memoria aurkezteko azken eguna Hezkuntzako webgunean argitaratuko da.

      R400, R600 eta R900 ikastaroetako proiektuaren memoria egitean, beste egile batzuen testuak, irudiak eta beste erabili nahi izanez gero, ikasleak izango du dagozkion baimenak eskuratzeko ardura. Baimenak eskuratuta izan beharko ditu proiektuaren memoria aurkezten duenerako.

      R400 ikastaroa eskatzen duen ikasketariak konpromisoa hartzen du ikastaroa amaitu baino lehen bertan sortutako lana EIMAren onespenera bidaliko duela, honako esteka honen bitartez: Esteka honen bidez bidaliko da materiala:

      https://www.euskadi.eus/eima-euskal-ikasalen-kalitatea/web01-a2heusk/es/

    2. R400, R600 eta R900 ikastaroetan eskatzaileak onartu ahal izateko, nahitaezkoa izango da haien ikastetxeak betetako dokumentu bat eranstea (V., VI. eta VII. eranskinak). Dokumentu horren bidez, ikastetxeek adieraziko dute ikastaro horiek lantzeak ikastetxearen beraren premiei erantzuten diela, eta ikastaroa bat datorrela ikastetxeko hezkuntza- edo hizkuntza-proiektuarekin.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eskabidean edo harekin batera aurkeztutako dokumentazioan (halakorik aurkeztu bada) forma-akatsak edo omisioak atzemanez gero, interesdunari jakinaraziko zaio gehienez 10 egun balioduneko epea duela akatsa zuzendu edo falta den dokumentua ekartzeko. Ohartaraziko zaio, halaber, hala egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, ebazpena aipatutako legearen 21. artikuluan aurreikusitako baldintzetan eman aurretik.

  1. R ikastaroetako plazak esleitzean, arau hauei jarraituko zaie:

    1. Inori ezingo zaio esleitu R ikastaro bat baino gehiago.

    2. Hurrenkera honetan esleituko dira plazak: R900, R600, R400 eta, azkenik, R300.

    3. Lehentasun-hurrenkera hau ezarriko da eskatzaileen artean: lehenenik, karrerako funtzionarioak zein langile finkoak, eta, bigarrenik, bitarteko funtzionarioak zein aldi baterako langileak.

    4. Ikastaro bakoitzean, lehentasunezko irizpide hauen arabera egingo da esleipena, hurrenkera honetan:

      Euskara-eskolak ematen dituztenak edo eskolak euskaraz ematen dituztenak.

      Gaztelania-eskolak edo atzerriko hizkuntza batekoak ematen dituztenak.

      R ikastaro gutxiago egin dituztenak.

      Ondoren, hurrenkera honetan esleituko dira 2024an duten adinaren arabera: 56 urte edo gutxiago, 57 urte, 58 urte eta horrela hurrenez hurren, plazak agortu arte.

      Azkenik, C1 edo baliokidea, edo Enplegu publikorako hautaketa- eta betetze-prozeduretarako apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan aurreikusitako salbueste-egoera lehenago lortu izana lehenetsiko da.

    5. R400 ikastaroan, aurreko d) hizkian adierazitako irizpideak baino lehen, jarraian adierazitako lehentasun-hurrenkera hau aplikatuko da ikastaroan garatuko den proiektuaren arloaren arabera:

      Batxilergoan eta DBHn, euskarazko material gutxi duten irakasgaiak.

      Curriculumaren euskal dimentsioarekin lotura duten eskola-materialak.

      Lanbide Heziketa.

      Hezkuntzaren web-orrian zerrenda bat argitaratuko da, arlo bakoitzean lehenetsiko diren material motei buruzko zehaztapenekin. (https://www.euskadi.eus/hezkuntza-euskara):

      Lanbide Heziketako lehentasunezko arloen zerrenda.

      Irakasgai eta arlo bakoitzean, memoriaren balorazioan lortutako puntuazio onenaren hurrenkerari jarraikiz esleituko dira plazak.

  2. U ikastaroetako plazak eta 3000, 4000 eta 5000 ikastaroetakoak esleitzean, arau hauei jarraituko zaie:

    Lehenik, aurreko ikasturtean U2 ikastaroa egin dutenei esleituko zaizkie U3 eta U2 ikastaroetako plazak.

  3. Eskabideak aurkeztu diren hurrenkeraren arabera esleituko dira gainerako ikastaroen plazak (A eta E), harik eta dauden plazak amaitu arte.

  1. Aipatutako ikastaroetarako aurkeztu behar diren memoriak 0 eta 10 puntu artean baloratuko ditu 15. artikuluan jasotzen den balorazio-batzordeak. Baremazio-atal bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez eskuratu duten memoriak baino ez dira onartuko.

  2. Irizpide eta baremo hauen arabera emango ditu puntuak batzorde horrek:

    1. R400 ikastaroko memoria baloratzeko:

      Hizkuntzaren gutxieneko kalitatea (zuzentasuna, egokitasuna...): 3 puntu.

      Lanaren deskripzioaren zehaztasuna eta egingarritasuna: 4 puntu.

      Proiektuaren aplikagarritasuna: irakaskuntza-sistemaren curriculumeko premiei bete-betean erantzuten dien ala ez, eta IKTen erabilera indartzen duen ala ez: 3 puntu.

    2. R600 ikastaroko memoria baloratzeko:

      Lanaren deskripzioaren zehaztasuna: 4 puntu.

      Proiektuaren aplikagarritasuna eta ezartzeko modua: curriculumaren euskal dimentsioa irakaskuntza-arloan edota ikastetxean berariaz lantzen duen ala ez, eta IKTen erabilera indartzen duen ala ez: 4 puntu.

      Hizkuntzaren gutxieneko kalitatea (zuzentasuna, egokitasuna...): 2 puntu.

    3. R900 ikastaroko memoria baloratzeko:

      Lanaren deskripzioaren zehaztasuna: 4 puntu.

      Proiektuaren aplikagarritasuna eta ezartzeko modua: euskarazko ahozko adierazkortasuna eta elkarrekintza irakaskuntzan edota ikaskuntzan berariaz lantzen duen ala ez, eta IKTen erabilera indartzen duen ala ez: 4 puntu.

      Hizkuntzaren gutxieneko kalitatea (zuzentasuna, egokitasuna...): 2 puntu.

Honela osatuko da R400, R600 eta R900 ikastaroetako memorien balorazio-batzordea:

Batzordeburua: Amaia Agirre Pinedo, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria (ordezkoa: Alfredo Castresana Herran).

Alberto Telleria, Euskara Zerbitzuburua (ordezkoa: Mikel Osoro Uriguen).

Ordezkari bat IRALEren irakaskuntza-zentro bakoitzetik: Oihana Bartra (ordezkoa: Gotzone Ariztimuño Gutierrez), Bilboko Dolaretxeko IRALEtik, Maite Ruiz de Egino (ordezkoa: Iñaki Aristondo Barreras), Bilboko Artazugoikoko IRALEtik, Amaia Artola (ordezkoa: Sorkunde Laskurain Ibarluzea), Donostiako IRALEtik, Ane Sarasketa (ordezkoa: Olatz Erdozia Leturia), Eibarko IRALEtik, eta Josune Erauskin (ordezkoa: Urtzi Ruiz de Azua Ormaza), Vitoria-Gasteizko IRALEtik.

Beñat Goitia Gerenabarrena, Euskara Zerbitzuko IRALE programaren arduraduna, idazkari gisa (ordezkoa: Alexander Uriarte Cuadrado).

Abstentzio eta errekusazio kasuetarako, urriaren 1eko 40/2015 Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritakoa ezarriko da.

  1. Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariak ebazpena emango du prozeduran baztertu diren eskabideen zerrenda ontzat emateko; bertan adieraziko du, halaber, eskabidea zer ikastarotarako baztertu den eta zein diren baztertzeko arrazoi zehatzak, eskakizunak ez betetzeak edo eskabidea behar bezala ez aurkezteak eraginda.

    Epean aurkeztu diren eta eskabide onartu gabeen zerrendan agertzen ez diren eskabideak prozeduran onartu direla ulertuko da.

  2. Hezkuntza Sailaren web-orrian argitaratuko da prozeduran parte hartzeko onartu ez diren eskabideen zerrenda: (https://www.euskadi.eus/hezkuntza-euskara/). Jarraian adierazitako ikastaroak egiteko datak ere bertan zehaztuko dira:

    1. A eta E ikastaroak egiteko.

    2. Karrerako funtzionarioek eta itunpeko ikastetxeetako irakasleek U eta R ikastaroak egiteko.

    3. Karrerako funtzionarioek eta itunpeko ikastetxeetako irakasleek 3000, 4000 eta 5000 ikastaroak egiteko.

    4. Bitarteko funtzionarioek U ikastaroak eta R ikastaroko lehenengo txanda egiteko.

    5. Bitarteko funtzionarioek R ikastaroko bigarren txanda eta 3000, 4000 eta 5000 ikastaroak egiteko.

  3. Prozeduran ez onartua izatearen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ez onartzeko ebazpenaren argitalpena jakinarazten den egunetik aurrera.

  1. Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariak ebazpena emango du ikastaro bakoitzeko plazen behin-behineko esleipen-zerrendak ontzat emateko.

    Ebazpen horretan berariaz jasoko da bitarteko irakasleei plazak esleitu ahal izateko, ezinbestekoa izango dela ikasturte osorako izendapena lortzea.

  2. R ikastaroen taldeak gutxienez 8 pertsonakoak eta gehienez 15ekoak izango dira. Irizpideen arabera ikasketarigai bat onartua izateko hurrenkeran egonda ere, hautatutako irakastegian taldea sortzeko gutxieneko ikasle kopurua ez balego, pertsona horiek ez dira onartuak izango.

  3. Hezkuntza Sailaren web-orrian argitaratuko dira zerrendak (https://www.euskadi.eus/hezkuntza-euskara/). Zehazki, zerrenda hauek argitaratuko dira:

    1. A eta E ikastaroak egiteko.

    2. Karrerako funtzionarioek eta itunpeko ikastetxeetako irakasleek U eta R ikastaroak egiteko.

    3. Karrerako funtzionarioek eta itunpeko ikastetxeetako irakasleek 3000, 4000 eta 5000 ikastaroak egiteko.

    4. Bitarteko funtzionarioek eta aldi baterako langileek U ikastaroak eta R ikastaroko lehenengo txanda egiteko.

    5. Bitarteko funtzionarioek R ikastaroko bigarren txanda eta 3000, 4000 eta 5000 ikastaroak egiteko.

  4. Ebazpen horren aurka, erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute interesdunek lau eguneko epean, argitaratzen denetik aurrera.

    Idatziz aurkeztuko zaizkio erreklamazioak Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Lurralde Burutzari, posta elektronikoz nahiz ohiko postaz.

  1. Aurreko artikuluan zehaztutako 4 eguneko epean plazaren behin-behineko esleipena lortu dutenek uko egin diezaiokete plazari.

  2. Idatziz aurkeztuko zaio uko-egitea Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Lurralde Burutzari, posta elektronikoz nahiz ohiko postaz.

  1. Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariak ebazpena emango du ikastaro bakoitzeko plazen behin betiko esleipen-zerrendak ontzat emateko.

    Ebazpen horretan berariaz jasoko da bitarteko irakasleei eta aldi baterako langileei plazak esleitu ahal izateko, ezinbestekoa izango dela ikasturte osorako izendapena lortzea eta deialdi honetan ikastaro bakoitzerako zehaztutako baldintzak betetzea.

  2. Hezkuntza Sailaren web-orrian argitaratuko dira zerrendak: (https://www.euskadi.eus/hezkuntza-euskara/). Zehazki, zerrenda hauek argitaratuko dira:

    1. A eta E ikastaroak egiteko.

    2. Karrerako funtzionarioek eta itunpeko ikastetxeetako irakasleek U eta R ikastaroak egiteko.

    3. Karrerako funtzionarioek eta itunpeko ikastetxeetako irakasleek 3000, 4000 eta 5000 ikastaroak egiteko.

    4. Bitarteko funtzionarioek eta aldi baterako langileek U ikastaroak eta R ikastaroko lehenengo txanda egiteko.

    5. Bitarteko funtzionarioek R ikastaroko bigarren txanda eta 3000, 4000 eta 5000 ikastaroak egiteko.

  3. Ebazpen horrek barne hartuko du ikastaro bakoitzerako erreserba-zerrenden onarpena. Baldin eta, ikastaroa hasi baino lehen, plazaren esleipendun gertatu den pertsona batek baja ematen badu, erreserba-zerrendarekin esleituko da plaza hori.

  4. Behin betiko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, argitaratzen denetik aurrera.

  1. Zenbait ikastarotan, pertsonak ordutegiaren gehieneko liberazio-aldiak ez gainditzearen mende dago parte-hartzea; bada, kasu horietan, mediku-bajagatik ikastaroari uko eginez gero ikastaroa gauzatzen ari den datetan, ikastaroaren esleipena ez da zenbatuko 3. artikuluan aipatzen den ordutegiaren gehieneko liberazio-aldiaren ondorioetarako.

  2. Aurreko 1. apartatuan xedatutakoa aplikatu ahal izateko, arau hauek bete beharko dira:

    1. Interesdunak mediku-bajagatiko uko-egite eskabidea aurkeztea bere lantokiari dagokion lurralde-ordezkaritzako Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Unitatean. Laneko bajaren mediku-agiriak erantsiko zaizkio eskabide horri.

    2. Baja gertatzen den ikasturtean aurkeztu beharko da eskabidea, eta, betiere, ikastaroa amaitzeko zehaztutako eguna baino lehen edo, B2 eta C1 ikastaroen kasuan, azterketetarako zehaztutako eguna baino lehen.

  3. Ikastaroa esleitzeak ez dezan eraginik izan gehieneko liberazio-aldiaren zenbaketan, eskakizun hauek ere bete beharko dira:

    1. IRALE programaren barnean, behin baino ez zaio onartuko pertsona bakoitzari ikastaroa ez zenbatzea gehieneko liberazio-aldiaren ondorioetarako.

    2. Osasun Ikuskaritzak ontzat eman behar du mediku-baja.

    3. U2 edo U3 ikastaroetan, baja-aldia 60 eta 109 eskola-egun bitartekoa bada, soilik eskatu ahal izango da urte erdiko liberazio-aldia ez zenbatzea. Baja-aldia gutxienez 110 eskola-egunekoa bada, onartuko zaio ikastaro osoa ez zenbatzea, eta aukera emango zaio ikastaroa hurrengo deialdian egiteko.

    4. 3000, 4000 eta 5000 ikastaroetan, baja-aldia gutxienez 30 eskola-egunekoa izan beharko da ikastaroa ez zenbatzea onartzeko.

    5. R ikastaroetan, baja-aldiak eskola-egunen % 40 gutxienez hartu beharko du ikastaroa ez zenbatzea onartzeko.

    6. Sailak ez dio ez zenbatzea onartuko ikastaro amaieran dagokion maila edo hizkuntza-eskakizuna gainditu duen inori, nahiz eta ez zenbatua izateko eskakizun guztiak bete.

  4. Gehieneko liberazio-aldiaren ondorioetarako ikastaroa ez zenbatzeak berarekin dakar hurrengo ikasturtean liberatua izateko lehentasuna galtzea.

  1. Jarraian adierazitakoaren arabera egingo dute matrikula ikasketa-elkarte batean emango diren ikastaroetan plaza eskuratu dutenek:

    1. Hautatutako ikastaroaren arabera, plaza lortu dutenek http://www.hezigunea.euskadi.eus web-orrian izango dute eskura ikasketa-elkarteen zerrenda, bertatik aukeratu ahal izateko.

    2. Plaza esleitu zaienei matrikula-fitxa bana bidaliko die Hezkuntza Sailak, esleipendunak, bidalketa horretan zehazten den epean, matrikula egin dezan ikasketa-elkartean. Hezkuntza Sailaren web-orrian argitaratuko dira datak:

      1. Udako ikastaroetarako fitxa bidaltzea.

      2. Ikasturtean zehar egiteko ikastaroetarako fitxa bidaltzea.

    3. Pertsona bakoitzak Hezkuntza Sailak emandako matrikula-fitxa aurkeztuko du aukeratutako ikasketa-elkartean. Onartzen badute, ikastetxe horretan matrikulatua geldituko da.

    4. Baldin eta esleipendunak, Hezkuntza Sailaren web-orrian zehaztutako bidaltze-datatik bost eguneko epean, matrikula-fitxarik jasotzen ez badu, dagokion Hezkuntzako Ordezkaritzako Euskara Atalera jo beharko du.

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Zure datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta tratamendu-jarduera honetan sartuko: Irakasleen prestakuntza.

Arduraduna: Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Helburua: Irakasleen prestakuntzarako jarduerak. Irakasleen hizkuntza-gaikuntza, IRALE programa. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana (Prest Gara Plana). Jardueren jarraipena.

Legitimazioa:

Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzean egin behar den eginkizun bat betetzeko.

Hartzaileak:

Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

Euskaltegiak, buletina, HABE.

Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: Gure web-orrian kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua:

www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/050300-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.