Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko apirilaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, honako agindu hau aldatzeko dena: Agindua, 2024ko otsailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Arteako (Bizkaia) «Arratia» Musika Eskola Publikoari espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 89
  • Hurrenkera-zk.: 2168
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/04/18
  • Argitaratze-data: 2024/05/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2024ko otsailaren 5eko Aginduaren testuan (2024ko otsailaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 41. zk.). Agindu horren bidez, Arteako (Bizkaia) «Arratia» Musika Eskola Publikoari espezialitateak gehitzeko baimena ematen da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2024/984 (2/1) orrialdean, azalpen-zatian, honela dio:

Arteako (Bizkaia) Arratia Musika Eskola Publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Arau hauek ikusi dira: 389/1992 Errege Dekretua, apirilaren 15ekoa, Ikasketa artistikoak irakasten dituzten ikastetxeen gutxiengo arauak ezartzen dituena; 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskadiko Autonomia Erkidegoan Musika Eskola direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena; 250/2005 Dekretua, irailaren 20koa, Musika-ikasketen oinarrizko mailaren eta maila ertainaren curriculuma eta maila horietara nola iritsi ezartzen dituena, eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko gainerako legeak.

Baina hau esan behar du:

Arteako (Bizkaia) Arratia Musika Eskola Publikoaren titularra den Arteako Udalak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskabidea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntzari buruzkoa; abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatzen duena, 48.3 artikulua ikusita eta urriaren 27ko 289/1992 Dekretua, Euskal Autonomi Elkartean Musika-Eskola direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena ikusita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 18a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.