Arautegia
InprimatuAgindua, 2023ko urtarrilaren 20koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuarena, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailaren 2023. urterako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duena
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikak
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: ---
- Aldizkari-zk.: ---
- Hurrenkera-zk.: ---
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: ---
- Argitaratze-data: ---
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
AGINDUA, 2023KO URTARRILAREN 20KOA, BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUARENA, BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN 2023. URTERAKO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA ONARTZEN DUENA
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak (DLO) 8. artikuluan xedatzen du, oinarrizko legeria gisa, administrazio publikoetako organoek nahitaez egin behar dutela dirulaguntzen plan estrategiko bat, eta bertan zehaztu behar direla planaren aplikazioaren bidez lortu nahi diren helburuak eta ondorioak, hura lortzeko behar den epea, aurreikusten diren kostuak eta finantziazio-iturriak, betiere aurrekontu-egonkortasunaren helburuak betetzen badira.
Plan hau sailaren politika planifikatzeko tresna da; izan ere, bere helburua da onura publikoko edo interes sozialeko jarduera bat sustatzea edo helburu publiko bat lortzeko bultzada ematea, dirulaguntzen bidez.
Plan hau egiteko, lortu nahi diren interes publikoak aztertu dira, eta Planaren indarraldian horretarako aurreikusitako baliabideekin alderatu dira, Euskal Autonomia Erkidegoko 2023rako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legea erreferentziatzat hartuta.
Nolanahi ere, Plan honek izaera programatikoa dauka, hau da, bere edukiak ez du eskubiderik eta betebeharrik sortzen. Planaren eraginkortasuna hainbat dirulaguntza ildo abian jartzeak baldintzatzen du, besteak beste, ekitaldi bakoitzeko aurrekontu-baliabideak kontuan hartuta.
Azaldutakoaren ondorioz, eta urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, 4. artikuluan ematen dizkidan eskumenen arabera, honako hau
EBAZTEN DUT
Lehenengoa. – Onartzea Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren 2023. urterako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa. Eranskinean dago jasota.
Bigarrena.- Agindu hau argitara dadila agintzea, dagozkion bitarteko ofizialen bidez eta, nolanahi ere, euskadi.eus webgunean Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari dagokion espazioan txertatuz.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 20a.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ
ERANSKINA
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN 2023. URTERAKO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA (elektronikoki sinatua) (ikus.pdf (PDF, 326 KB))