Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, agindu hau aldatzen duena: Agindua, 2022ko abenduaren 20koa, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duena, Hezkuntza Saileko lan-legepeko hezitzaileen lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 16
  • Hurrenkera-zk.: 379
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/10
  • Argitaratze-data: 2023/01/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honen testuan: Agindua, 2022ko abenduaren 20koa, zeinaren bidez enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten baita Hezkuntza Saileko lan-legepeko hezitzaileen lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko (2022ko abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 248. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

  1. eranskinean, 2022/5737 (36/20) orrialdean, amaieran, honako hau sartu behar da:

    TITULAZIOAREN BALDINTZA

    HEZKUNTZA-LAGUNTZAKO ESPEZIALISTAK

    Gizarteratzeko goi mailako teknikaria edo baliokidea edo Haur Hezkuntzako goi mailako teknikaria edo baliokidea.

  2. eranskinean, 2022/5737 (36/23) orrialdean, amaieran, honako hau sartu behar da:

    TITULAZIOAREN BALDINTZA

    TRANSKRIBATZAILEA ETA MATERIAL-EGOKITZAILEA

    Administrazio kudeaketako teknikaria edo baliokidea edo Administrazio eta finantzen goi mailako teknikaria edo baliokidea.

  3. eranskinean, 2022/5737 (36/26) orrialdean, amaieran, honako hau sartu behar da:

    TITULAZIOAREN BALDINTZA

    ZEINU HIZKUNTZAKO INTERPRETEA

    Komunikazio-bitartekotzako goi mailako teknikaria edo baliokidea edo Zeinu-mintzairaren interpretazioko goi mailako teknikaria.

  4. eranskinean, 2022/5737 (36/29) orrialdean, amaieran, honako hau sartu behar da:

    TITULAZIOAREN BALDINTZA

    FISIOTERAPEUTA

    Fisioterapiako Gradua edo baliokidea.

  5. eranskinean, 2022/5737 (36/32) orrialdean, amaieran, honako hau sartu behar da:

    TITULAZIOAREN BALDINTZA

    OKUPAZIO TERAPEUTA

    Okupazio Terapiako Gradua edo baliokidea.

  6. eranskinean, 2022/5737 (36/35) orrialdean, amaieran, honako hau sartu behar da:

    TITULAZIOAREN BALDINTZA

    GIZARTE LANGILEA

    Gizarte Langintzako Gradua edo baliokidea.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 10a.

    Hezkuntzako sailburua,

    JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.