Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko urriaren 25ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko behin-behineko lanpostua duen pertsona bat kentzea xedatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 211
- Hurrenkera-zk.: 5001
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/10/25
- Argitaratze-data: 2023/11/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:
Lehenengoa. Álvaro García Serrano jauna Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Azterlan eta Programazioko aholkulari lanpostutik kentzea (kodea: 5166; dotazioa: 1) izendapena eragin zuten arrazoiak desagertzeagatik, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargu-uzteak 2023ko urriaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak. Dena dela, kargu-uztearen eguna bat etorriko da zerbitzuak ematen dituen azken egunarekin.
Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindu hau eman duen organoari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 25a.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.