Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko urriaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko diruz lagundutako plazetarako deialdia egiten duena, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoen bitartez finantzatzen diren ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 4932
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/10/15
  • Argitaratze-data: 2024/10/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Hezkuntza Sailaren ildo estrategikoen artean, erronka bat dago Europako esparruan hezkuntza- eta prestakuntza-arloan 2030erako ezarritako berrikuntza- eta garapen-printzipioak gure testuinguruaren eta ingurunearen berezko hezkuntza-erronkekin bat etorrarazteko. Horrek paradigma-aldaketa garrantzitsua dakar; konpetentzietara bideratuago dagoen hezkuntza bat eskatzen du, gero eta globalagoak eta kultura-aniztasun handiagokoak diren ikaskuntza-ingurune berriez ohartzen dena.

Maiatzaren 30eko 77/2023 Dekretuan azaldutakoaren arabera (77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa; 2023ko ekainaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), hezkuntza-sistemaren lehen helburuetako bat da ikasle guztien komunikazio- eta hizkuntza-konpetentzia garatzea, eleaniztasunaren eta kulturartekotasunaren ikuspegitik, euskararen erabileran sakonduta. Derrigorrezko hezkuntza amaitutakoan, ikasle guztiek euskaraz eta gaztelaniaz zuzentasunez ulertzeko eta adierazteko gai izan behar dute ahoz zein idatziz, baita testu eta mezu konplexuak sortzeko gai izan ere. Gainera, ulermen eta adierazpide egokia izan behar dute atzerriko hizkuntza batean edo gehiagotan.

Hezkuntza linguistiko eta eleaniztunaren kalitatea funtsezkoa da: beharrezkoak diren tresnak eta baliabideak ematen ditu errealitatea ulertzeko, pentsamendua adierazteko, arrazoitzeko, ezagutza transmititzeko eta mundua ikusteko eta ulertzeko eta besteekin hartu-emanak izateko era jakin bat transmititzeko. Gainera, hizkuntza- eta eleaniztasun-konpetentzia garatzeak gainerako funtsezko konpetentziak garatzera bultzatzen du, eta, beraz, beste arlo batzuen zerbitzura dago konpetentzia hori.

Testuinguru horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzaren abenduaren 21eko 17/2023 Legearen arabera, Euskal Hezkuntza Sistema eleaniztuna eta kulturartekoa da. Horregatik, gutxienez atzerriko hizkuntza bat jakitea hezkuntza-sistemaren oinarrizko helburuetako bat da, eta, bi hizkuntza ofizialekin batera (euskara eta gaztelania), ikasleen ikaskuntza-prozesua bideratzeko eta gizarte-kohesioa bermatzeko aukera ematen du.

Frogatuta dago ikasturtean zehar ikasitakoa osatzeko eta atzerriko hizkuntza ondo jakiteko ezin hobea dela dena delako herrialdean egonaldia egitea. Hezkuntza-administrazioek, horregatik, atzerriko hizkuntzak indartzeko eta ikasteko programak ezarriko direla bermatzeko behar diren baliabideak jarri behar dituzte egungo curriculumak aplikatzeko prozesuan, ikasleen irakaskuntza-prozesua hobetzeko.

Hezkuntza Saila, 1989ko udan, atzerrian hizkuntzak ikasteko plazak eskaintzen hasi zen ikasle bekadunentzat. Atzerrian hizkuntzak ikasteko plazak eskuratzeko betekizunak aldatuz joan dira, plaza horiei probetxu hobea ateratzen zaiela bermatzeko. Zehazki, 2005ean, errendimendu akademikoko gutxieneko baldintza batzuk ezarri ziren plaza horiek eskuratu ahal izateko, eta, era berean, zirrikitu bat zabaldu zitzaion bekadunak ez ziren ikasleak hartzeko aukerari.

Beka izan zein ez izan, gaur egun, familia askok ezin dituzte seme-alabak atzerrira bidali hizkuntza bat ikastera, joan-etorriek eta egonaldiek kostu ekonomiko handia dutelako.

Agindu honek egiten duen deialdiaren erronka da errendimendu akademiko handiko ahalik eta ikasle kopuru handienak izatea aukera udan atzerri-egonaldi bat egiteko, baina, betiere, familien egoera ekonomikoari arreta berezia jartzeari utzi gabe.

Hartarako, 2012ko udarako deialdian, beste betekizun bat ezarri zen: ekarpen indibidualak egitea, familiaren maila ekonomikoaren arabera, hain justu ere plazaren kostuaren parte bati aurre egiteko, eta, hala, errenta txikienak dituztenentzat plaza gehiago gorde ziren. Ikasleen ahalegin indibiduala aitortzeko, errendimendu akademikoaren arabera esleitzen dira talde bakoitzeko plazak.

Deialdi honetan ere eusten zaio ikasleen eta Administrazioaren arteko ekarpen mistoaren ideiari, eta, ikasleei dagokienez, plaza kopuru jakin bat eta ekarpen ekonomiko desberdin bat finkatzen dira, bekaduna izatearen edo ez izatearen arabera.

Esan beharra dago, gainera, Bigarren Hezkuntzako ikasleei atzerriko egonaldietarako eta ikastaroetarako diruz lagundutako plazen politika baten bidez hizkuntza-prestakuntza jasotzeko aukera ematea dela Hezkuntza Sailaren 2024ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako dirulaguntza-ildoetako bat (Hezkuntzako sailburuak 2024ko urtarrilaren 24an sinatutako agindu baten bidez onartu zen plan hori).

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren esparruan dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera, eta Ikaskuntzako eta Hezkuntza Berrikuntzako zuzendariak proposatuta, honako hau

  1. Agindu honen xedea da 532 plazaren deialdia egitea ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko 2025eko udan, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoen bitartez finantzatzen diren ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat. Egonaldia bi astekoa izango da.

  2. Hizkuntzak ikasteko ikastaroak antolatzeko lehiaketan, beste lau plaza gehituko zaizkie Erresuma Batuko plazei. 2024-2025eko ikasturteko «Eduardo Chillida» Matematika Olinpiadetan lehen lau postuak lortzen dituzten DBHko 2. mailako ikasleentzat izango dira plaza gehigarri horiek.

  3. Ikastaroak antolatzeko eta ikastaroak ematen diren herrialdeetako egonaldia antolatzeko, Hezkuntza Sailak administrazio-kontratazioko prozedura batera deituko du, ikastaroak eta egonaldiak antolatuko dituen enpresa bat kontratatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoen bitartez finantzatzen diren ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleek eskatu ahal izango dute deialdiko jardueretan parte hartzea eta laguntzen onuradun izatea.

Hezkuntza Sailak gehienez 1.033.571,48 euro emango ditu agindu honetako plazak finantzatzeko 2025eko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoaren ekitaldi horretako Aurrekontu Orokorretan hartarako ezarritako aurrekontuko partidaren kontura.

1. 5.4 artikuluan jasotako dirulaguntzak eta ikaslearen ekarpen ekonomikoak honako gastu-kontzeptu hauek bakarrik hartzen dituzte barnean:

  1. Joaneko eta itzulerako bidaia, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoko hiriburuetako batetik atera eta bertara itzultzeko, esleitutako plazari dagokion egonaldia hasteko eta amaitzeko adierazten diren egunetan.

  2. Bi asteko egonaldia, ostatua eta mantenua (pentsio osoan), esleitutako plazari dagokion herrialdean.

  3. Hizkuntza-ikastaroa, barnean direla matrikula, eskola-materiala eta ostatuaren eta ikastaroa egiten den zentroaren arteko joan-etorrietarako garraioa.

  4. Bidaia-laguntzako, istripuetako eta erantzukizun zibileko aseguruak, ikastaroak antolatzen dituen enpresak sinatuta, Hezkuntza Sailarekin ikastaroak antolatzeko sinatutako kontratuaren arabera.

  5. Jarduera soziokulturalak eta kirol-jarduerak, arratsaldeetan eginak, eta egun osoko bi txango, asteburuetan eginak (larunbatean edo igandean).

  6. Hala badagokio, enpresa antolatzailearen eta Hezkuntza Sailaren artean sinatutako kontratuan jasotako beste gastu batzuk.

    1. Hezkuntza Sailak eta ikastaroak antolatzen dituen enpresak ez dute beren gain hartuko aurreko atalean aipatutakoez gain ikasleak egiten dituen gastuak.

  1. Ikastaroak eta familia-bizikidetza edo egoitza-erregimena antolatzeko, administrazio-kontratu baterako deialdia egin eta ebatziko du Administrazioak, aurreko artikuluetan adierazitakoari jarraituz.

  2. Deialdi hau egiten zaien ikasleentzat eskaintzen diren plazak bi tartetan banatuta daude, kontuan hartuta ea ikasleak eskabidea aurkeztu aurreko ikasturterako bekarik eskuratu zuen ala ez «Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzen» deialdian. Partaidetza-kuota kalkulatzeko, ikaslea zein tartetan dagoen hartuko da kontuan.

  3. Era berean, tarte bakoitzaren barruko plaza kopurua helmugako herrialdearen arabera eta ikasleak 2024-2025eko ikasturtean egiten duen etaparen arabera (DBH edo Batxilergoa) banatuta dago.

    Hezkuntzako sailburuaren 2024ko urtarrilaren 22ko Aginduak, zeinaren bidez arautzen baitira Haur Hezkuntzako ebaluazioa eta Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxilergoko ebaluazioa, mailaz igarotzea eta titulazioa hala badagokio, ezartzen du Bigarren Hezkuntza egiten ari diren ikasleek kalifikazio kualitatiboak lortuko dituztela (30.4 artikulua), eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleek, berriz, kalifikazio kuantitatiboak (48.1 artikulua).

    Horregatik, ikasleek deialdi honetan parte hartzeko aukera berdinak izate aldera, eta kontuan hartuta ikasmaila horietan 2023-2024ko ikasturtean zein den matrikulazioen ehunekoa, honela banatuko dira plazak:

    (Ikus .PDF)

  4. Deialdiko plazak erabiltzeko eskubidea eskuratzen duten ikasleek plazei dagokien partaidetza ekonomikoaren kuota ordaindu beharko dute.

    1. tarteko ikasleek: 140 euro.

    2. tarteko ikasleek: 560 euro.

Parte hartzen duten ikasleak sailkapen honen arabera sailkatuko dira tarteetan:

a) 1. tartea:

eskabidea aurkeztu aurreko ikasturterako «Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzen» deialdian beka eskuratu duten ikasleak.

b) 2. tartea:

aurreko paragrafoan zehaztutako baldintzetako bat ere betetzen ez duten ikasleak.

  1. Deialdiko prozeduran parte hartzeko, betekizun hauek bete behar dira aldi berean:

    1. Eskabidea epe barruan eta behar bezala aurkeztea.

    2. Aurreko urteetan, Hezkuntza Sailak egindako deialdian plazarik eskuratu ez izana atzerrian hizkuntzak ikasteko; betekizun hori betetzetik salbuetsita daude «Eduardo Txillida» Matematika Olinpiadetako sari gisa plaza lortu duten ikasleak.

    3. Aurreko deialdian emandako plazari berariaz edo inplizituki uko egin ez izana plaza beste ikasle bati esleitzea eragozteko eran edo garaian, 14. artikuluan ezarritakoaren arabera.

    4. Beranduenez 2025ean betetzea 19 urte.

    5. 2024-2025eko ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko batean edo itunpeko pribatu batean egotea matrikulatuta, ikasketa hauetakoren batean:

      Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. edo 4. maila.

      Batxilergoko 1. edo 2. maila.

    6. Eskatzen den plazari dagokion/dagozkion hizkuntza/hizkuntzak eskabidearen aurkezpen-data baino lehenagoko bi ikasturteetan (2022-2023 eta 2023-2024) ikasi behar izan da/dira Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean, eta, horietatik, azken ikasturtea funts publikoen bitartez finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean egin behar izan da.

      Salbuespenez, curriculum-azelerazioa duten ikasleen kasuan (78/2024 Dekretua, ekainaren 18koa, Hezkuntza-sistema inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzutekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleentzat), ez da beharrezkoa izango eskatutako hizkuntza edo hizkuntzak Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean ikastea, baina azken bi ikasturteetan (2022-2023 eta 2023-2024) ikasi izanaren baldintzari eutsiko zaio.

    7. Aurreko ikasturtean gutxienez 7,00 puntuko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan/hizkuntzetan, eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.

      Esleipena norgehiagoka bidezkoa izango da, eta, beraz, plaza esleitzeko ez da nahikoa izango gutxieneko nota horiek lortu izana. Beharrezkoa da, halaber, hurrenkera-zenbaki bat lortzea, ikaslea tarte bakoitzean emango diren plazen barruan sartzeko.

  2. Ezin izango dira dirulaguntzaren onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13 artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden ikasleak. Besteak beste, egoera hauetakoren batean daudenak:

    Ordaindu gabe izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

    Ordaindu gabe izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.

    Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat izatea edo horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean egotea.

    Prozedura honetako organo kudeatzaileak ofizioz egiaztatuko du ikasleak egunean ordainduak dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Hala ere, ikasleak berariaz uka dezake baimen hori, eta, kasu horretan, eskumena duen organoak emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

  1. artikuluan aipatutako eta eskabide-ereduan jasotako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko dira 2. apartatuan azaldutako gainerako inguruabarrak.

  1. Adin nagusiko ikasleak edo adingabe emantzipatuak egin beharko du eskabidea, eta emantzipatu gabeko adingabea bada, aitak, amak edo legezko ordezkariak egin beharko du, hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Eskatzaileek lehentasun-hurrenkera bat ezarri ahal izango dute eskuratu nahi dituzten plazetarako, eta hizkuntza eta herrialde bat baino gehiago aukeratu ahal izango dituzte eskabide berean.

  3. Bitarteko elektronikoak erabilita egin daiteke eskabidea, www.euskadi.eus/hezkuntza webgunean sartu eta bi aukera hauetako bat baliatuz:

    1. Ziurtagiri digitalaren bidez sartuta (NANa, Izenpe txartela...) edo itsasontzien jokoa erabilita (B@kq).

      Aukera honetan, elektronikoki sinatu behar da eskabide-inprimakia, eta, ondorioz, automatikoki erregistratuko da. Beraz, aukera hori erabili duen eskatzaileak aurkezpen elektronikoaren egiaztagiria gorde beharko du, eta ez da inolako inprimakirik aurkeztu beharko ikastetxean.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

    2. Helbide elektroniko baten bidez eta elementu hauetakoren batekin sartuta:

      HNA (Hezkuntza Nortasun Agiria), jaiotegunarekin batera.

      Nortasun Agiri Nazionala (NAN), haren iraungitze-data zehaztuta. Eskatzailea atzerritarra baldin bada, atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ) eta jaioteguna adierazi beharko ditu, eta, hala badagokio, atzerritarren identifikazio-txartelaren zenbakia (AIT). Bi kasuetan, 91/2023 Dekretuan azaltzen den datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bidez egiaztatuko da eskatzailearen identitatea (91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, Herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).

      Aukera honen bidez sartuz gero, eskatzaileak inprimakia bete, inprimatu, sinatu eta ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxean aurkeztu beharko du, artikulu honen 1. apartatuan adierazitako epearen barruan.

  4. Eskatzaileak ez badu bitartekorik eskabidea telematikoki aurkezteko, deialdi honen I. eranskinean jasotako inprimakia fotokopiatu ahal izango du, edo ikastetxean eskatu, eta, eskuz bete eta sinatu ondoren, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxean aurkeztu.

  5. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. artikuluko 4. apartatuan aipatzen diren aukeretako baten bitartez bidal dezake ikastetxe horretara.

  6. Aurreko 3. apartatuko b) letraren eta 4. apartatuaren kasuan, eskabide-inprimakia zer egunetan jaso duen erregistratu behar du ikastetxeak, eta aurkezpen-data horren egiaztagiria eman behar dio eskabidea aurkeztu duenari. Horrez gain, berehala erregistratu beharko ditu datuak Hezkuntza Sailak adierazitako aplikazioan, eta sei urtez gorde beharko ditu aurkeztu diren eskabideak.

  7. Inprimakian, «telefono mugikorra» eta «helbide elektronikoa» atalak bete behar ditu eskatzaileak. Hori betez gero, eskatzaileak baimena ematen dio Hezkuntza Sailari agindu honen 12.7 artikuluan aurreikusitakoez gain beste abisu batzuk emateko.

  8. Eskaera egin ondoren, sartutako datuak zuzendu ahal izango dira, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hamar egun baliodun igaro baino lehen. Eskaera telematikoki aurkezten bada, zuzenketa dagokion aplikazioaren «Aldaketak» atalaren bidez egin ahal izango da. Eskaera aurrez aurre aurkezten bada, ikastetxera joan eta dagokion zuzenketa eskatu beharko da.

Eskabide-inprimakian bertan, ikaslearen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, hauek egiaztatzeko:

  1. Ez dagoela Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13 artikuluan xedatutako egoeretako batean ere. Egoera horien artean, honako hauek daude:

    Ordaindu gabe izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.

    Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat izatea edo horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean egotea.

  2. Onartzen dituela dirulaguntzaren deialdiaren oinarriak.

  3. Egiazkoak direla eskabideko eta, halakorik egonez gero, harekin batera doan dokumentazioko datuak, eta betetzen dituela laguntza hauen onuradun izateko indarrean dagoen araudian ezarritako gainerako betekizunak.

  4. Egiaztatuko duela dirulaguntza emateko eta hartaz baliatzeko ezarri diren baldintzak eta betekizunak betetzen dituela.

Aplikazio informatikoak automatikoki emango ditu eskatutako hizkuntzaren edo hizkuntzen nota eta batez besteko nota, aurreko ikasturteko (2023-2024) irakasgai guztiak barne.

2023-2024ko ikasturtean musikako edo dantzako ikasketa profesionalak eta Batxilergoko lehenengo ikasturtea aldi berean ikasten aritu diren ikasleen kasuan, matrikulatuta dauden ikastetxeak ikasketa profesional horien bosgarren ikasturteko irakasgaien kalifikazioak sartuko dituzte Batxilergoko irakasgai komunen kalifikazioekin batera.

  1. Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzari dagokio agindu honetan xedatzen den prozedura bideratu eta kudeatzeko lanak egitea.

  2. Ikasle eskatzaileen zerrenda egingo du organo kudeatzaileak, eta hauek adieraziko ditu bertan: zer tartetan sartu den eskabide bakoitza; ikaslearen batez besteko nota eta eskatutako hizkuntzan lortutako nota, eta behin-behineko ebazpena, aurrez adierazi diren datu horien arabera egindakoa. Ebazpen hori plaza emateko, erreserba-taldeetan sartzeko edo deialditik baztertzeko izan daiteke, eta, azken kasu horretan, baztertzeko arrazoia adierazi beharko da.

  3. Bi tarteetako bakoitzean eta ikasmaila bakoitzean plazak esleitzeko behin-behineko ebazpena emateko, 2023-2024ko ikasturtean izandako batez besteko nota eta eskatutako hizkuntzaren nota batuta lortutako puntuazio onenaren hurrenkerari jarraituko zaio.

    Berdinketa gertatuz gero, 1. tarteko ikasleen kasuan, errenta indibidual egiaztatu txikiagoa duen familia-unitate batekoa izatea izango da erabakigarria. Azkenik, berdinketak bere horretan badirau, aplikazioak hura ebazteko zenbaki bana esleituko du ausaz, eta plaza zenbaki txikienarentzat izango da, hau da, espedienteak goranzko hurrenkeran ordenatuko dira.

    Berdinketa 2. tarteko ikasleen artean gertatzen bada, zozketa publiko bat egingo da Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzan, Ikaskuntzako eta Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria buru dela, edo hark zeregin hori eskuordetzen dion pertsona, eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren.

    Eskaera erregistratzen den unean, berdinketa hausteko zenbaki bat esleituko zaio horietako bakoitzari ausaz. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, ausaz esleitutako zenbakiaren arabera ordenatuko dira horiek. Zozketa programa informatiko baten bidez egingo da. Programa horrek eskaera-zenbaki bat aukeratuko du, eta zenbaki horretatik aurrera esleituko dira plazak, ausaz esleitutako digituen goranzko zenbaki-ordenari jarraituz.

    Zozketatik ateratako zenbakia behin-behineko ebazpena argitaratzen den unean jakinaraziko da, interesdunek une oro izan ahal izan dezaten erabilitako esleipen-prozesuaren berri.

  4. Ikasle batek ere ezin izango du eskuratu agindu honetako deialdiko plaza bat baino gehiago. Puntuazioak eskubidea ematen badio herrialde batean baino gehiagotan plaza eskuratzeko, parte hartzeko eskabidean adierazi zuen lehentasun-hurrenkerari dagokiona esleituko zaio.

    Ikasleak uko egiten badio lortutako plazari, ez zaio emango bere puntuazioa dela-eta legokiokeen beste bat.

  5. Ikasleren bat zerrenda batean baino gehiagotan erreserban badago eta egonaldi baterako plaza bat eskaintzen bazaio, egonaldi horri uko eginez gero, uko egingo die erreserbako gainerako plaza guztiei ere.

  6. Baldin eta 1. tartean plazarik sobratzen bada, plaza horiek 2. tartean gehituko dira, herrialde eta hezkuntza-maila berberetan. 2. tarteko plazak hutsik geratzen badira eta 1. tartera pasatzen badira, eta guztizko zenbatekoa ez bada nahikoa plaza kopuru bera betetzeko, plaza kopurua murriztuko da esleipen ekonomiko globalarekin bete daitekeen plaza kopururaino, eta, horretarako, kontuan hartuko da hautagaiek lortutako puntuazio-hurrenkera, eta baztertuta geratuko dira zerrendako azkenak.

  7. Aipatutako behin-behineko ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0098508), 8. artikuluan eskabideak egiteko emandako epea amaitu ostean. Horrez gainera, Hezkuntza Sailaren webgunean ere argitaratuko da: http://www.euskadi.eus/hezkuntza.

  8. Ohar bat bidaliko da eskabidean adierazitako telefono mugikorrera edo helbide elektronikora, eta jakinaraziko da behin-behineko ebazpena argitaratu dela Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula horretan. Abisu hori ez da inoiz jakinarazpentzat hartuko.

  9. Zerrenda horretan jasotako datuetan akatsik aurkituz gero, interesdunek hamar egun baliodun izango dituzte, zerrenda argitaratu zenetik aurrera, alegazioak aurkezteko, idatziz, eta betekizuna betetzen dutela egiaztatzeko.

  10. Erreklamazioak eta, hala badagokio, aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, organo berak onartuko du prozeduran onartu diren eta onartu ez diren eskabideen behin betiko zerrenda, eta, azken kasu horretan, zer betekizun bete ez den adieraziko du.

  1. Hezkuntzako sailburuordeak ebazpen bat emango du tarte, hezkuntza-maila eta helmugako herrialde bakoitzeko, Ikaskuntzako eta Hezkuntza Berrikuntzako zuzendariak igorritako txostenaren proposamena kontuan hartuta, eta ebazpen horietan egongo da plaza eskuratu dutenen zerrenda. Horretaz gainera, beste bi ebazpen emango ditu: batean, tarte, hezkuntza-maila eta helmugako herrialde bakoitzean erreserban geratzen diren ikasleen zerrenda adieraziko du, eta, bestean, berriz, baztertu diren eskabideen zerrenda eta baztertzeko arrazoiak.

    Jakinarazpenen ondorioetarako, aipatutako ebazpenak (behin-behinekoa eta behin betikoa) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan argitaratuko dira, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0098508 Horrez gainera, Hezkuntza Sailaren webgunean ere argitaratuko da: http://www.euskadi.eus/hezkuntza.

    Era berean, ohar bat bidaliko da eskabidean adierazitako telefono mugikorrera edo helbide elektronikora, eta jakinaraziko da plazen esleipenaren behin betiko ebazpena argitaratu dela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0098508/ Sailaren webgunean argitaratzea eta aipatutako abisuak egitea ez dira inoiz jakinarazpentzat hartuko; aitzitik, jakinarazpentzat ebazpena arestian aipatutako iragarki-taula elektronikoan argitaratzen den egunean egindakoa jotzen da.

  2. Baldin eta agindua argitaratu eta sei hilabeteko epean deialdia ez bada ebatzi artikulu honetan ezarritako prozeduraren arabera, interesdunek ezetsitzat jo beharko dute beren eskabidea, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan. Nolanahi ere, geroago berariaz ebatz liteke deialdia.

  3. Prozeduran onartzeko edo ez onartzeko behin betiko ebazpenaren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 30. artikuluko 4., 5. eta 6. apartatuan adierazitakoaren arabera zenbatuta.

  1. Plaza lortu dutenek plazen erreserba egin beharko dute ikastaroa egiteko kontratatutako enpresarekin, eta, horretarako, hilabete izango dute, 13.1 artikuluaren lehenengo paragrafoan jasotako ebazpena argitaratzen denetik.

    Plazak hautatzeko prozedura:

    Irlandan eta Erresuma Batuan, lehentasun-taldeka aukeratuko dituzte ikasle esleipendunek plaza zehatzak, talde bakoitzarentzat berariaz finkatzen diren egunetan, eta tarte eta maila bakoitzeko erreserba-ehunekoak errespetatuz. Hau da, enpresak egunean ehun plaza kudeatu baditzake, 1. tarteko lehen 77 postuak betetzen dituzten ikasleek eta 2. tarteko lehen 23 ikasleek aukeratuko dute lehenengo egunean plaza Irlandan, tarte bakoitzean hezkuntza-maila bakoitzari dagozkion ehunekoak errespetatuz eta aplikatuz. Bigarren egunean, hurrengo ehun postuek aukeratuko dute plaza, banaketa-hurrenkera berean, eta sistema horri jarraituko zaio harik eta plaza guztiak betetzen diren arte. Tarte bateko plazak betetzen badira, egoera horretara egokituko da prozedura. Hala, esleipendunak, enpresa esleipendunak adierazten dion bitartekoa erabiliz, plaza bat aukeratu beharko du libre dauden plaza guztien artean, tokatzen zaion egunean.

    Enpresak ezin badu kudeatu plaza kopuru hori (100), adierazitako arauaren arabera doituko da hautatze-prozedura.

    Norbaitek ezin badu egokitu zaion egunean aukeratu plaza, hurrengo egunetan aukeratu dezake, azken ikasleek aukeratzen duten azken egunera bitartean, baina une horretan libre dauden plazen artetik aukeratu beharko du.

    Frantziarako eta Alemaniarako, plaza kopurua txikiagoa denez, helmuga edota irteera-data bat baino gehiago egonez gero, ikasleek nahiena zein duten jakinarazi behar diote enpresa esleipendunari, enpresak esandako bitartekoak erabiliz. Aukera hori egiteko epea 14.1 artikuluaren lehenengo paragrafoan zehaztutako epearen azken egunean bukatuko da. Enpresa esleipendunak esango die zer helmuga eta irteera-data esleitu zaien azkenean. Horretarako, kontuan hartuko du ikaslea zer tokitan dagoen Hezkuntza Sailak emandako zerrendan. Lortutako kalifikazioen hurrenkeraren arabera egongo da ordenatuta zerrenda.

  2. Enpresak eskainitako plaza onartu ondoren, 140 euroko partaidetza-kuota ordainduz gauzatuko da erreserba. Zenbateko hori ez bada ordaintzen enpresa esleipendunak adierazitako epe barruan, uko egiten zaio esleitutako edo hautatutako plazari.

  1. tartearen kasuan, ekainaren 15a baino lehen eta enpresa esleipendunak adierazten duen egunean ordaindu beharko da partaidetza-kuotari dagokion gainerako diru-zenbatekoa (560 euro - 140 euro = 420 euro), 2. artikuluaren arabera aplikatu beharrekoa. Hala egiten ez bada, kontratatutako enpresak plaza-erreserba baliogabetu ahal izango du, eta, hala badagokio, ordaindutako diru-zenbatekoa galduko da.

    14.1 artikuluaren lehenengo paragrafoan zehaztutako epearen azken egunetik bost egun igarota, enpresek Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzari jakinaraziko diote zer plaza geratu diren hutsik erreserba ordaindu ez delako.

    Plaza horiek eta ukoen ondorioz hutsik geratzen diren gainerakoak erreserban dauden hautagaiei eskainiko dizkie Ikaskuntzako eta Hezkuntza Berrikuntzako zuzendariak, banaka eta lehentasun-hurrenkerari jarraituz, harik eta kontratatutako plaza kopurua bete arte. Erreserban dauden ikasleek plaza ordaintzen badute, erreserba irmoa egingo dute, eta ezin izango dute erreserba hori ezeztatu erreserbako beste plaza bat eskaini dietela eta.

  1. Plaza esleitu zaien ikasleek ezin izango diote hari uko egin egonaldia hasteko bi aste baino gutxiago falta direnean.

    Ikasleren batek aurreko paragrafoan jarri den epe hori igarota uko egiten badio, ez zaio itzuliko ordaindutako zenbatekoa, kasu hauetan izan ezik:

    Ikasle esleipenduna gaixotzea, istripua izatea, edo antzeko egoerak. Kasu horiek Euskal Osasun Zerbitzuak emandako ziurtagiri mediko baten edo egoera hori egiaztatzen duen beste ziurtagiri baten bidez justifikatu beharko dira.

    Ikasle esleipendunaren senitarteko bat gaixotzea, istripua izatea, hiltzea, edo antzeko egoerak. Kasu horiek Euskal Osasun Zerbitzuak emandako ziurtagiri mediko baten edo egoera hori egiaztatzen duen beste ziurtagiri baten bidez justifikatu beharko dira.

  1. Deialdi honen xede diren plazetako baten onuradun izateko, plaza hori atxikita dagoen tarteari dagokion partaidetza ekonomikoa ordaindu beharko dute, 5.4 artikuluan jasoa, agindu honen 14.2 artikuluan adierazitako epearen barruan.

  2. Ikasle adingabeen kasuan, guraso edo legezko tutoreen zaintzarik gabe atzerrira joateko bidaia denez, inprimaki bat aurkeztu beharko da, gurasoek edo legezko tutoreek bete beharrekoa, ikasle adingabeei joan-etorriak egiteko baimena ematen diena. Hemen eskuratu daiteke inprimakia: Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren egoitza elektronikoan (https://sede.policia.gob.es/portalCiudadano/sede_electronica/ciudadanos/declaracion_permiso_viaje_menores.pdf) edo Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiaren webgunean (https://www.guardiacivil.es/documentos/pdfs/2023/PRC_197953_Formulario_declaracixn_firmada_permiso_viaje_fuera_territorio.pdf).

  3. Deialdi honetako plazaren bat lortu duten onuradunek ikastaroaren antolaketan adierazi diren egunetan eta programazio eta jarraibideen arabera hasi, egin eta amaitu beharko dute egonaldia, joan-etorriak barne. Antolaketa horretatik kanpoko joan-etorriak egiteko, indarrean dagoen legedia bete beharko da beti, eta aitaren, amaren edo legezko tutorearen berariazko baimena beharko da (II. eranskinaren arabera). Une horretatik aurrera, enpresa esleipendunak eta Eusko Jaurlaritzak ez dute inolako erantzukizunik izango ikaslearekiko gainbegiratze-lanean.

  4. Onuradunek nahitaez bete beharko dituzte Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan ezarritako betebeharrak.

  5. Plaza onartzeak artikulu honetan jasotako betebeharrak onartzea dakar berekin.

  1. Laguntza itzultzeko prozedurari ekingo zaio laguntzaren onuradunak Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36.1 artikuluan jasotako kasuetako batean sartzen badira, edo agindu honetan eta bete beharreko gainerako arauetan aipatutako baldintzak edo betebeharrak betetzen ez badituzte, edo dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetako bat edo batzuk betetzen ez badituzte, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritakoaren arabera eta esandako eran.

  2. Dirua itzultzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean horretarako ezarritako prozedura beteko da, eta horren kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileen baldintzak, araubidea eta betebeharrak ezartzen dira. Horrek ez du eragozten, nolanahi ere, bidezkoak diren gainerako neurriak hartzea. Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira legezko ondorio guztietarako.

Deialdi honetako plaza bat esleitzea bateragarria da beste edozein entitate publiko edo pribatuk emandako edozein laguntza edo dirulaguntza jasotzearekin.

Dena den, deialdi honetan ezin izango dute plazarik eskuratu aurreko urteetan Hezkuntza Sailak egindako deialdietan atzerrian hizkuntzak ikasteko plazaren bat eskuratu dutenek, salbu eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleentzako «Eduardo Chillida» Matematika Olinpiadetan sari gisa plaza lortu duten ikasleek.

  1. Enpresa antolatzaileak sinatutako aseguruen balizko estaldurari eta agindu honen 15. artikuluaren 3. apartatuan ezarritakoa alde batera utzi gabe, aitak, amak edo legezko tutoreak konpromisoa hartzen du ikaslearen itzulera ahalbidetu eta bere gain hartzeko, baita horri lotutako kostuak ere, programa aldez aurretik amaitzen den kasu hauetan:

    1. Egonaldiak ikaslearen osasun edo ongizate emozionalerako arriskua dakarrela hautematen bada.

    2. Egonaldian ezarritako arauak modu larrian urratzeagatik ikaslea egonalditik kanporatzen badute. Arau horien berri egonaldia hasi aurretik emango zaie ikasleei eta haien guraso edo tutoreei.

    3. Ikasleak egonaldia aldez aurretik bere borondatez uztea erabakitzen badu.

  2. Plaza onartzeak artikulu honetako konpromisoak onartzea dakar berekin.

Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta tratamendu-jarduera honetan sartuko dira: Ikaskuntzako eta hezkuntza-berrikuntzako laguntzak eta dirulaguntzak.

Arduraduna: Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Helburua: ikaskuntzako eta hezkuntza-berrikuntzako laguntzak eta dirulaguntzak.

Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak baliatzeko jardunean.

Hartzaileak: Ekonomia eta Ogasun Saila. Ikastetxe publikoak eta itunpeko ikastetxeak.

Eskubideak: datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/050400-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Ikastaro eta egonaldien programa hau benetan gauzatzeko, ezinbestekoa izango da 2025erako aurrekontua izendatzea eta enpresa antolatzailearekiko kontratua esleitzea.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura emandako gastu-espedienteen aurretiazko izapidetzea arautzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduak 5.3 artikuluan adierazitakoari jarraituz, deialdi honetako ebazpena emateko, aurrez horretarako kreditu nahikoa eta egokia egon behar du Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urterako aurrekontu orokorretan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindu hau aldizkari ofizial berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 15a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)