Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko maiatzaren 31koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena. Agindu honen bidez, deklaratzen da Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea abstenitu egingo dela Elkartek programaren I. faseko 2023ko deialdia ebazteko zereginetan, eta erabakitzen da Industriako sailburuordeak ordezkatuko duela.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 114
- Hurrenkera-zk.: 2864
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/05/31
- Argitaratze-data: 2023/06/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Har dezagun otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua, han ezartzen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala; goazen lehenengo xedapen gehigarrira, ordezkapenen araubideari buruzkora; eta ikus dezagun zer egin behar den dekretu horretan arautzen diren organoetako titularrak kanpoan direnean, gaixo daudenean edo haien postua bera hutsik dagoenean, edo deklaratzen denean abstenitu egingo direla edo errekusaturik daudela. Sailburuak berariaz ebazpenik hartzen ez badu, honela egingo dira ordezkapenak:
Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzaren titularra ordezkatzea Industriako sailburuordeari dagokio, eta alderantziz.
2023ko maiatzaren 26an, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak jakinarazi digu abstenitu egingo dela Elkartek programaren I. faseko 2023ko deialdia ebazteko zereginetatik, uste duelako interes-gatazkak eduki ditzakeela eta hala egin behar duela legez, hain zuzen ere lege honen arabera: Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea, 10. artikulua.
Horrenbestez,
Deklaratzea Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea abstenitu egingo dela, eta, haren ordez, Industriako sailburuordea arituko dela Elkartek programaren I faseko 2023ko deialdia ebazteko zereginetan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 31.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.